Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak abian jarri du memoria plaza, herritarrek parte hartzeko ekimena

2015.eko ekainak 20

 

·         Memoria Plazak oroimen plurala eraikitzea eta bake eta bizikidetza kultura finkatzea du helburu

·         Herritar anonimoen ekarpenak, eztabaida kualitatibo bateko ondorioak eta adituen iritziak jasoko dira

·         Lekukotzak mugikorrarekin grabatutako mezuetan bidali daitezke

·         2015eko ekainaren eta azaroaren bitartean gauzatuko da ekimena, eta haren emaitzak Oroimenaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan utziko dira

Eusko Jaurlaritzak Memoria Plaza izeneko ekimena gauzatuko du, herritarren lekukotzak hartzeko eta, hartara, oroimen partekatu eta plurala eraikitzeko. Proiektuaren bitartez, Bakegintzako eta Bizikidetzako idazkaritzak bake, bizikidetza eta giza-eskubideen kultura finkatu eta sendotu nahi ditu, bai eta parte hartzea bultzatu ere, Gobernu Irekiaren Zuzendaritzarekin lankidetza hertsian eta erakunde arteko elkarreraginez.

2015eko ekainaren eta azaroaren bitartean egingo da programa, eta hiru ekarpen mota jasoko dira: batetik, herritarrek borondatez emandako zuzeneko oroimen-lekukotzak; bigarrenik, focus group izenez ere ezagutzen den parte-hartze prozesu kualitatibo bat dela-medio lortutako iradokizunak; eta, azkenik, adituen iritziak. Prozesuaren emaitzak Oroimenaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan utziko dira, Institutua inauguratzen den unean, datorren azaroaren 10ean.

Lekukotzak jasotzea

Memoria Plaza Ekimenaren bitartez, gonbita luzatzen zaie herritarrei bere lekukotza eman dezaten, oroimenaren puzzlearen eta memoriaren eraikuntza demokratiko eta partekatuaren pieza bat balitz bezala. Hiru formatu planteatu dira:

-Emozioak, 7 segunduko formatuan. Gonbita luzatzen da, adineko pertsonen aurpegi-adierazpena grabatzeko, gehienez 7 segundoko bideotan, soinurik gabe eta lehen planoan. Pertsona baten aurpegia haren oroimenaren erretratu bat da.

Lekukotzak, 2 minutuko formatuan. Gonbita luzatzen da, azken 80 urteetako bakearen, askatasunaren eta demokraziaren aldeko borrokaren memoriari lotutako bizipenen nahiz oroitzapenen lekukotzak biltzeko, gehienez 2 minutuko bideotan.

Proposamenak, 1.000 karaktereko formatuan. Gonbita luzatzen da, oroimenaren, bizikidetzaren eta giza eskubideen politika bat garatzeko proposamen mahaigaineratzeko, modu positiboan eta gehienez 1.000 karaktereko testuetan laburbildurik.

Mugikorraren bitartez helarazi ahalko dira ekarpen guztiak, eta www.memoriaplaza.eus web-orrian ikusi.

Eztabaida-taldeak

Foku-taldeak ikerketa-teknika kualitatibo bat dira, talde-bileren bitartez ondorioak ateratzeko, lantegi formatuan. Udan zehar,oroimenaren auzian fokalizatutako hainbat talde-bilera egingo dira, parte-hartze bidezko prozesu dinamizatzaileetan espezializatutako enpresa baten bitartez. Taldeotan parte hartuko duten pertsonen profila hau da: gaiaren inguruan interesa duten askotariko sentsibilitateko herritarrak, beren bizitzako istorioa, kontakizunak, bizipenak eta gogoetak partekatuko dituztenak, ondorioak atera ahal izateko.

 

Adituen iritziak

Azaroaren 7an (larunbata), Oroimenaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua inauguratu baino hiru egun lehenago, Irekiak memoriaren eraikuntzari eta herritarren parte-hartzeari buruzko mahai-inguru bat antolatuko du, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiarekin lankidetzan, eta hainbat adituk hartuko du parte. Jardunaldi horretan, Memoria Plazan jasotako lekukotzak aztertuko dira, eta Oroimenaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari helaraziko zaizkio.

 

Kontzeptu-esparrua

Herritarren parte-hartzea erakundeen oinarrizko konpromiso demokratiko bat da. Gure kasuan, berariazko uste sendo bat erantsi behar zaio arrazoibide orokortu horri: hain zuzen, parte-hartzea garrantzizko faktore bat dela bakerako eta bizikidetzarako.

Euskadin, oroimenaren politika publiko bat eraikitzen hasten ari gara. Oroimenaren auzia eztabaidapean dago, eta heldu, hainbat ikusmoldetatik heldu dakioke. Ez daude bi oroimen berdin. Dena dela, errealitate plural hori aitortzeak ez du eragozten eztabaidaren oinarrian dautzan funtsak identifikatzea. Memoria Plaza egitasmoa kontzeptuzko esparru horretan kokatzen da.

  • Memoriaren eraikuntza eztabaidatua eta dinamikoa da; haren baitan, iragana ulertzeko, gogoratzeko eta pertzibitzeko modu desberdinak bizi dira elkarrekin. Memoria ezin da dekretu bidez ezarri. Ez dago memoria ofizial bakarra. Oroimenaren politika publiko bat dago.
  • Oroimenaren politika publikoa oroimenen arteko elkarrizketa ireki gisa taxutzen da, eta, taxuera horretan, askotariko sentsibilitateen adierazpena eta herritarren parte-hartze demokratikoa bideratzeko aukera bermatu behar dira.
  • Oroimenen arteko elkarrizketak muga bat du: ezin da erabili inor baztertzeko, edota gertakari bortitzen ordainetan; ez eta ezein terrorismo, indarkeria edo eskubide-urraketarik legitimatuko duen moduan berridazteko historia ere.
  • Oroimenaren politika publikoak giza-duintasunaren balio gorenaren, oinarrizko eskubide eta askatasunen, eta bizikidetza demokratiko baten pedagogiaren zerbitzura jarri behar dira.  Herritarrek eskubidea dute berau eraikitzen parte hartzeko
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko ekainak 24

    Excelente iniciativa. Un pueblo sin memoria es un pueblo sin historia y esa historia la hacen los pueblos. Si las brechas sociales, económicas, políticas, culturales, espirituales no se resuelven, quedamos expuestos a soluciones de controversia por las armas.
    Tengamos valentía para saber y asumir nuestra historia pasada y construir otra mejor.

  • 2015.eko ekainak 22

    Proponemos INCORPORAR el MURAL pintado por la “PAZ” / “Giltza bat” realizado en enero de 2013 en el ESPACIO del PUENTE de La Salve, frente al Museo GUGGENHEIM BILBAO, como una ACCIÓN de COMUNICACIÓN que presente el futuro DESARROLLO del Proyecto MURO EKHUM.

    el MURO EKHUM es un PROYECTO de nueva COMUNICACIÓN; un Espacio de CREACIÓN libre para que CIUDADANOS y UNIVERSITARIOS del mundo DISEÑEN en libertad y respeto sus CONTENIDOS: el "eco" humano (e k h u m).

    El MURO EKHUM toma como punto de PARTIDA la “ECOLOGÍA” entendida como ESCENARIO de CONVIVENCIA entre las PERSONAS y su ENTORNO.

    El MURO EKHUM incorpora una importante LÍNEA de actividad –dentro del “Fórum DERECHOS HUMANOS”– para introducir en la SOCIEDAD Global las REFLEXIONES y EXPERIENCIAS de “CULTURAS de PAZ”, en el ámbito INTERNACIONAL, en apoyo a los planteamientos y Programas de NACIONES UNIDAS y UNESCO.

    El Programa “AULA ABIERTA” –que el MURO EKHUM desarrolla dirigido a los CENTROS de Enseñanza de la CAV– aprovecha la CAPACIDAD Pedagógica del PROYECTO como excelente MEDIO para sensibilizar a los JÓVENES estudiantes, integrando CULTURA y ECOLOGÍA dentro del desarrollo personal del individuo.

    En sus años de tramitación, el MURO EKHUM ha conseguido tener el EXPEDIENTE más completo de INFORMES y APOYOS Institucionales en la Historia del AYUNTAMIENTO.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)