Berriak
Eu

Kontsumobidek mugikor-aplikazio bat abiarazi du; haren bitartez, kontsumitzaileek berehala eskuratu dezakete kontsumoari buruzko informazioa, eta online kontsultak egin ditzakete

2015.eko ekainak 22

Android eta IOS gailuetan erabiltzeko eskuragarri, euskaraz zein gazteleraz

 

Kontsumobidek mugikor-aplikazio bat abiarazi du gailu mugikorrentzako eta tabletentzako, kontsumoari buruzko berehalako informazio baliagarria eskaintzeko Euskadiko kontsumitzaile eta erabiltzaile guztiei. Hala jakinarazi du Osasuneko sailburu Jon Darpónek, Kontsumobideko zuzendari Elena Unzueta zuela lagun.

Osasuneko sailburuak adierazi duenez, Kontsumobidek, eskuartean duen informazioa eskuratzeko moduak zabalduz, pertsonekiko hurbiltasunaren alde egindako apustuari emandako erantzuna da Kontsumobideren mugikor-aplikazioa. 'Baliabide berri bat da, are hurbilagoa, eskuragarriagoa, arinagoa eta eraginkorragoa. Horrez gainera, zalantzarik gabe, dituzten eskubide eta betebeharrak hobeto ezagutzen lagunduko ditu kontsumitzaile eta erabiltzaileak, Kontsumobideren helburuetako bat betez'.

Aplikazioaren bitartez, informazio praktikoa eskaintzeko bide berri bat jarri du Kontsumobidek Euskadiko kontsumitzaileen zerbitzura. Informazio hori erraz eta zuzenean eskuratu daiteke eta, horrenbestez, Kontsumobideren informazioa eskuratzeko orain arteko moduak gehitu dira (webgunea, bloga, gizarte-sareak eta aurrez aurreko arreta nahiz telefono bidezkoa, erakundearen lurralde-egoitzetan).

Orain, aplikazioaren bitartez, gailu mugikorretan ere izango da Kontsumobide. Aplikazioa euskaraz eta gazteleraz garatu da eta hala Android nola IOS gailuentzat dago eskuragarri.

 

Aplikazioaren atalak

Kontsumobideren aplikazioan, Kontsumobideren webguneko informazio-edukien zati handi bat sartu da, formatu digital berriei egokituta. Halaber, online kontsultak egin daitezke bertatik.

Uneotan eskainitako zerbitzuak honako atal hauetan antolatu dira (hauteman ahala, premia berrietara moldatuko dira):

  • FAQak: ohiko galderen sorta bat sartu da, kontsumo-gaiei buruzko zalantzak argitzeko.
  • Kontsulta bat egin: aplikaziotik bertatik Kontsumobideri kontsulta egiteko.
  • Erreklamazioak: erreklamazio bat nola aurkeztu jakiteko behar den informazio guztia jaso da hemen.
  • Harremanetarako datuak: Kontsumobideren informazio- eta prestakuntza-bulego guztien harremanetarako datuak ematen ditu.
  • Berriak: Kontsumobideren azken albisteak ageri dira.
  • Gizarte-sareak: Kontsumobideren gizarte-sareetako profiletara joateko.

 

Konektatzen den bakoitzean, aplikazioa Kontsumobideren webgunearekin sinkronizatzen da, edukiak eguneratzeko. Nolanahi ere, internetera konektatu gabe ere erabil daiteke gailua, dagoeneko eskuragarri dituen edukiei dagokienez.

Kontsumobideren aplikazioa doan deskargatu daiteke Play Store-tik (Android gailuak) nahiz Apple Storetik.

 

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainak 22

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)