Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Josu Erkoreka, Gure Esku Dago -k antolatutako ekitaldiei buzuz

2015.eko ekainak 21

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta sailburu Josu Erkoreka Gerra Zibilean borrokatu zuten milizianoak eta gudariak omentzeko lore-eskaintzan izan da gaur goizean. Ekitaldi honetan, komunikabideek galdetuta, Gure Esku Dago- k antolatutako ekitaldiei buruz adierazpenak egin ditu. 

Josu Erkorekak Eusko Jaurlaritzak honelako ekitaldi hauek ondotzat jotzen dituela adierazi du, hauetan gizartea antolatzen delako eta gizarte osasuntsua, bere ardurak eta nahiak dituen eta mobilizatzen den gizartea, hain zuzen ere, isladatzen dutela.

Josu Erkorekak gaurko aldarrikapena, gizarte parte handi batek defendatzen duena, normaltasun osoz garatzea espero duela jakinarazi du. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)