Berriak
Eu

Kontsumobidek bilera bat egingo du EHUrekin, baterako lan-ekimenak aztertu eta garatzeko asmoz (Leioa, 2015eko ekainaren 22a)

2015.eko ekainak 19

Ekainaren 22an, goizez, bilera bat egingo dute Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) artean, Leioan.

Kontsumobidek eta EHUk 2014ko abenduaren amaieran sinatu zuten lankidetza-hitzarmenaren esparruan kokatzekoa da jardunaldia. Bi erakundeetako ordezkari eta langile teknikoak bilduko dira.

Bileran, bi erakundeek beren lan-ildoei buruzko informazioa trukatuko dute, baterako intereseko eremu eta alderdiak hautematearren kontsumitzaile eta erabiltzaileen babesa eta defentsaren esparruan (gizarte-erantzukizuna, ezagutzaren transferentzia, hezkuntza eta prestakuntza, etab.); hartara, baterako lan ekimenak garatzeko azken batean.

Alfons Conesa Agència Catalana del Consum-eko zuzendaria ere izango da jardunaldian, NEPIM (kontsumo jasangarri eta arduratsua sustatzeko Europako sarea) aurkezteko, sareko presidente gisa. Gogoan izan Euskadi aurtengo maiatzaren amaieran sartu zela NEPIM sarean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)