Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Gaur hasi da Euskadi Basque Country Turismo Gastronomikoaren Nazioarteko II. Foroa Donostian

2015.eko ekainak 18
  • Eskozia jomuga gonbidatua dela, topaketa UPV/EHU-aren udako ikastaroen barruan, gaur eta bihar, ostirala, ospatzen ari da.
  • Arantza Madariaga, Basquetour. Foroa antolatu duen erakundearen zuzendariak inauguratu du.

 Arantza Madariaga, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren zuzendarik hasiera eman dio gaur goizean Euskadi Basque Country Turismo Gastronomikoaren Nazioarteko II. Foroari, Donostiako Miramar Jauregian.

Madariagak “beste jomuga batzuren esperientziak eta ekintzak ezagutzearen garrantzia” azpimarratu du “erakunde publiko zein pribatuek eragindakoak, Euskadin garatzen direnak eta hobetu daitezkeenak hobetzeko”.

Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak antolatutako topaketak aurten bere egitaraua “Scotland Food and Drink”-en oinarritzen du, Eskoziak turismo gastronomikoaren inguruan duen esperientzia ezagutzeko eta 2015ean “Scotland’s Year of Food and Drink” ospatzen dela aprobetxatuz. Iaz, foroa Kataluniaren esperientzi turistikoan oinarritu zen.

Foroaren helburua zera da: bi egunetan (ekainaren 18an eta 19an) Eskozian garatzen ari diren kasu praktikoen berri ematea, kasu horietan parte hartzen duten profesionalen bidez, ikuspuntu integral eta zeharkako batetik, jomuga turistiko honen produktu enogastronomikoaren balore-kate guztiari dagokiona, arlo publiko zein pribatuan, eta Euskadira ekar daitezkeen esperientzi moduan erabilgarriak direnak. Izan ere, eskoziar hizlariek egunotan Goierri eta Tolosaldean zehar bisitak egin dituzte Euskadi jomuga eta bi eskualdeetan garatutako turismo ekimenak enpresak eta esperientziak ezagutzeko asmoz.

Gaur Euskadi Gastronomika Produktu Klubaren gaur egungo egoerarekin hasi da topaketa eta ondoren, Eskozia “Food an Drink” arloan zer ari den lantzen azaldu du Stephen McLeanek Visit Scotland-eko “Food and Drink” ekitaldiko kudeatzaileak, baita 2015 honetarako aurreikusita dituzten produktu nagusi eta ekitaldiak ere. Bere aldetik, Patrick Hughes, Scotland’s Rural College-koak Eskoziako ibilbide gastronomiko ezberdinak aurkeztu ditu eta bazkarian euskal eta eskoziar produktuen arteko fusio dastaketa bat egin da.

Bihar, ostirala, hilak 19, jarduera gastronomikoari eta turismoari lotutako esperientzi zehatzak ezagutzeko unea izango da, enpresarien bidez. John Henderson, Scottish Border’s Brewery-koa hasiko da goizean, Born in the Borders bere garagardotegiaren esperientzia azalduz. Ondoren, Suzanne O’Connor-ek Contini Family Restaurants-eko sukaldari nagusiak familia-enpresa honen jardun egokiak jatetxe, kafe eta delicatessen dendekin, azalduko ditu.

Kafearen ostean, Shirley Spear-ek The Three Chimneys ostatuko sortzaile eta jaubeak bere enpresan garatzen diren jardun egokien berry emango du.

Eta foroaren azken zatia Eskozia jomugaren marketin eta kokapenari buruzkoa izango da. Honek emango dio hasiera helmuga turistikoen posizionamendua ekitaldi gastronomikoen inguruan izeneko mahai-inguruari. Bertan, Cristina Martínez, gastronomia dibulgatzailea @garbancita, Eduardo Serrano, Bazkidea - ESM y Asociados-eko zuzendari-gerentea, Josema Azpeitia, kazetari gastronomikoa eta Ondojan.com aldizkariaren editorea, eta Olatz Ilarregi, Tolosaldea Garatzen Turismo Sailaren arduraduna egongo dira.

Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordeak itxiko du foroa azken emaitzekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)