Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Lehendakariak ziurtatu du PSErekin akordioak egonkortasuna bermatuko duela, eta prest agertu da akordioa «beste alderdi batzuei» ere irekitzeko

2015.eko ekainak 19

Iñigo Urkullu lehendakariak ziurtatu du erakundeen egonkortasuna bermatuko duela EAJen eta PSEren arteko akordioak; nolanahi ere, prest agertu da akordioa «beste alderdi batzuei ere» irekitzeko. Hala adierazi du gaur goizean, Euskadi Irratiari emandako elkarrizketa batean, non erreferentzia egin baitio iragan maiatzaren 24ko hauteskundeek ekarritako ziklo politiko berriari. Esan duenez, itxaropentsua da emaitza.  

Urkulluk berriz esan du ezen, oraingoz, PSErekin hitzartutako akordioak bermatzen duela Euskadiko egonkortasun politikoa, eta, datozen urteei begira, uste osoa agertu akordioari eutsiko diotela. «Epe ertainera begira egindako itun bat da» adierazi du lehendakariak. Zentzu horretan, berriz adierazi du gustuko lukeela «beste aukera batzuk» izatea, egonkortasun- eta gobernagarritasun-akordio zabalak lortzeko; haren ustez, horixe behar dute Euskadiko herritarrek.

Bestalde, lehendakaria baikor agertu da, oraintsu jakinarazi diren datu ekonomikoen berri izan ondoren; izan ere, aurreikusi dute % 2,5 haziko dela BPGa 2016 urtean. Azaldu duenez, aintzat hartuko dira datuok Aurrekontuen proiektua diseinatzean. «Hala ere, erronka garrantzitsuei heldu behar diegu oraindik: esaterako, gazte-enplegua, gizarte-kohesioa, industria eta berrikuntza» baieztatu du. Kontuei dagokienez, Urkulluk ez du ezkutatu kezka sortzen diola Etxebizitza Lege berriak. Eusko Legebiltzarrak atzo onartu zuen lege hori, PSEren eta EH Bilduren aldeko botoekin, baina legeak ez du memoria ekonomikorik, eta, Eusko Jaurlaritzaren zenbatespenen arabera, 60 eta 80 milioi euro bitarteko gastua ekarriko du. 

Azkenik, bakegintzari heltzeko jarraitu beharreko pausuen inguruan, Urkulluk honako mezu hau helarazi nahi izan dio ETA talde terroristari: gauzatu dezala behingoz armagabetze egiaztatua, eta aitor dezala eragindako kaltea. Aldi berean, espetxe-politika alda dezala eskatu dio Espainiako gobernuari. 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko ekainak 26

    La sociedad de iguales la tiene que plantear las propias leyes que aprueban nuestro gobierno Vasco en el Parlamento. Pero cuando se estable diferenciaciones en la propia Sociedad. Entonces comienza haber una brecha social que si los propios Gobiernos no corrigen. Se puede convertir en odio.

  • 2015.eko ekainak 24

    A mi juicio, los aspectos fundamentales que crearon las bases para la génesis de la violencia, se hayan superado, entendido y con ello, caminar a una sociedad de iguales, homogéneas sin las odiosas brechas sociales que inducen a resolver controversias por la violencia.

  • ana
    2015.eko ekainak 22

    pues me alegro mi lehendakari @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)