Berriak
Eu

Fernandezek iragana "modu kritikoan" baina "helburu eraikitzailearekin" begiratu behar dela defendatu du

2015.eko ekainak 25

Bakea eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernandezek herritarrek eginiko 20 galdera erantzun ditu, Irekiaren YouTubeko kanalaren bitartez. Aurrez Iñigo Urkullu lehendakariak eta hainbat sailburuk egin bezala, Fernandezek Twitter, Facebook eta Youtube sare sozialetako erabiltzaileek gehien bozkaturiko edo balorazio onena lortutako galderak eta zalantzak erantzun ditu #JonanTopaketa ekimenaren baitan.

Memoriari buruzko galderei erantzunez, Fernandezek defendatu du “iraganera modu kritikoan begiratu” behar dela, baina helburu eraikitzailearekin. Gogora ekarri du zein esaldirekin laburbildu ziren Bake eta Bizikidetza Plana osatzeko ekarpenak: “iraganak min ematen digu, orainak kezkatu eta etorkizunak batu”. Azpimarratu du “giza eskubideen edozein urraketak analisi zehatz, berezko eta argia” behar duela. Horregatik, ETAren terrorismoa eta bestelako indarkeriek berezko balorazio kritikoa eta “ez konpentsatua” merezi dutela.

ETAko presoei dagokienez, gogorarazi du ekintzak egin ditzaketela, legearen baitan beren “birgizarteratzea azkartu eta hobetzeko”, eta aipatu egin ditu “iraganaren autokritika” egitea eta “biktimei barkamena” eskatzea. “Aurrerapausoak” liratekeela esan du, legeak aurreikusten dituen eskubideak presoei aitortu ahal izateko. Horrez gain, adierazi du ez dela Estatuari kritika egitea baztertu behar, baina autokritikatik hastea gomendatu du.

Frankismoko, martxoaren 3ko eta bestelako giza eskubideen urraketen biktimen inguruan egindako galderei erantzunda, idazkari nagusiak gogoratu egin du kaltetutako gehienak Memoria Historikoaren Legeak  aitortzen dituela. Beste biktima batzuk Eusko Jaurlaritzaren Polizia-Gehiegikerien Biktimei buruzko Dekretuak babesten ditu. Horrez gain, Gobernuak laster “desagertuak identifikatzeko Euskal Plana” martxan jarriko duela adierazi du eta baita jarduera horien inguruko prokotolo bat ere.

Azkenik, Jonan Fernandezek aurkeztu berri den Memoria Plaza ekimena izan du hizpide. Herritarrak parte hartzera animatu ditu, ekimenaren web orrialdearen bitartez testigantzak bidaliz, berretsiz “iraganak garrantzia" duela, baina "etorkizun hobeago bat eraiki” behar dela.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko ekainak 26

    Parece que mis preguntas no han tenido la suficiente relevancia o votos suficientes para que sean atendidas por el Secretario General para la Paz y Convivencia de la Lehendakaritza, Jonan Fernández; a continuación las repito, por si tiene a bien responderlas él o quien quiera:

    *En Facebook. 11 de junio a las 18:16:
    Francisco Molina: ¿En los actos oficiales, públicos o ceremonias del Gobierno Vasco estará siempre la bandera de España visible y en lugar de honor siempre que se utilice la Ikurriña, tal como ordena la Constitución art.4.2 y Ley de banderas 39/1981 art. 6º?
    *En Twetter:
    fco.molina_granaíno ‏@fco_granaino 19 de jun.
    #JonanTopaketa¿Por qué el @Gob_eus no usa bandera d España con Ikurriña en sus actos oficiales,públicos y ceremonias?

    También tengo redactada una Petición Ciudadana al Lehendakari, que tampoco aún ha sido respondida oficialmente:
    "Que de ahora en adelante la bandera de España esté visible y en lugar de honor junto a la ikurriña en los actos oficiales del Gobierno Vasco..." en el siguiente enlace:
    https://www.irekia.euskadi.eus/es/proposals/1656-bandera-espana-junto-ikurrina-los-actos-oficiales-publicos-del-gobierno-vasco?n_id=7613#votes

    Así mismo repito a diario el mismo tema a las instituciones más relevantes, Casa Real, Moncloa, Lehendakari, defensor del pueblo vasco, partidos nacionales etc. utilizando mi cuenta de Twetter y el hashtag #BanderaDeEspañayVascaJuntas.

    No sé por qué no se me responde, alguna razón legal debería de haber para no usar la bandera de España junto con la Ikurriña; si existe tal razón, ¿por qué no se me explica?, y si no existe, ¿por qué no se usan conjuntamente cuando creo que la constitución art. 4.2 obliga a ello? Si no nos ponemos de acuerdo en una simple cuestión de protocolo, difícilmente estaremos de acuerdo en lo fundamental que no es otra cosa que el respeto a las opiniones diferentes dentro del marco legal.

    En mi opinión, si realmente se quiere una paz y convivencia real y duradera entre todos los españoles, deberían empezar por usar las dos banderas juntas, española y vascas hermanadas, en todos los actos oficiales, públicos y ceremonias de la administración vasca.
    Nadie tiene que renunciar a sus ideas, pero sólo las podemos defender desde la legalidad si queremos una paz y convivencia con fundamenteo y visos de futuro; ese cimiento nuevo y sólido sólo puede partir del Parlamento y Gobierno Vasco con el Lehendakari dando ejemplo de respeto a la legalidad constitucional y la bandera de España, que nos representa a todos y a los valores superiores expresados en la Constitución. A partir de ahí todo es posible.

    Por otro lado, no se qué entienden Uds por "Gobierno Abierto" si no se dignan a responder a mi petición ciudadana y a las preguntas planteadas.