Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregi «Klima eta Lurraldea» topaketan izango da, Lyonen. Bertan, hainbat eskualde, herrialde eta estatutako ordezkariek lurralde-ikuspegia hartuta aztertuko dute klima-aldaketa

2015.eko ekainak 18
  • Besteak beste, ondoko hauek izango dira topaketa horretan: David Heurtel, Quebeceko Ingurumeneko ministroa; Anne Hidalgo eta Alain Juppe, Parisko eta Bordeleko alkateak; Aileen McLeod, Eskoziako Ingurumeneko ministroa; Matthew Rodríguez, Kaliforniako Estatu-idazkaria; Franz Untersteller, Baden-Württembergeko ministroa; Jay Weatherill, Hego Australiako lehen ministroa, eta François Hollande, Frantziako presidentea.
  • Oregi: «Frantzia hainbat ekimen bultzatzen ari da Parisen abenduan izango den Klimaren Goi Bilerari begira, eta eskualde zein herrialdeen ordezkariok gure estrategiak eta jarduketak ezagutarazten ari gara, akordio bat lortzeko asmoz»
  • Uztailaren 1ean eta 2an, Rhône-Alpeetan

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Ana Oregi, Lyonen izango da (Frantzia) uztailaren 1ean ta 2an, «Klima eta Lurraldea» izenburuko nazioarteko topaketan. Bertan, hainbat eskualde, herrialde eta estaturen ordezkari elkartuko dira, klima-aldaketaren gaia lurralde-ikuspegitik aztertzeko. Ekitaldiaren antolatzaileak munduan aski ezagunak diren hainbat erakunde dira, hala nola The Climate Group –Europan Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duela–, nrg4sd eta Iclei, baita Frantziako Rhône-Alpeen eskualdea ere. Frantziako presidente François Hollande jardunaldietan izango da, halaber.

Uztailaren leheneko debateek gai hauxe izango dute ardatz: «Klima: gizartea mugimenduan», eta erreferentziak egingo dizkiete gazteriari, garapen ekonomikoari, eta tokiko gobernuek klima-aldaketaren aurrean duten jokabideari. Oregi Sailburuak Lurralde Politikako sailburuorde Izaskun Iriarterekin batera hartuko du parte debateetan eta nazioarteko topaketetan.

Ana Oregiren iritzian, «Frantzia hainbat ekimen bultzatzen ari da Parisen abenduan izango den Klimaren Goi Bilerari begira, eta eskualde zein herrialdeen ordezkariok gure estrategiak eta jarduketak ezagutarazten ari gara, akordio berri garrantzitsu bat lortzeko asmoz. Munduko lau pertsonatik hirurentzat, klima funtsezko faktoreetako bat da bizi-kalitatea hobetzeari begira».

Ana Oregi Sailburuaz gain, beste ondoko hauek ere izango dira jardunaldietan: Christiana FIGUERES, Nazio Batuetako klima-aldaketari buruzko esparru-hitzarmeneko idazkari exekutiboa; Janos PASZTOR, Nazio Batuetako klima-aldaketen idazkariorde nagusia; Laurent FABIUS, Atzerri Arazoetako eta Nazioarteko Garapeneko Frantziako ministroa, eta COP21eko presidentea; Ségolène ROYAL, Ekologiako, Garapen Jasangarriko eta Energiako Frantziako ministroa; Carole DIESCHBOURG, Luxenburgoko Ingurumeneko ministroa eta Europar Batasuneko jarduneko presidentea (2015eko uztailaren 1etik aurrera), Maroš ŠEFČOVIČ, Europako Batzordeko presidenteordea, eta energiaren batasunaren arduraduna; Manuel PULGAR VIDAL, Peruko Ingurumeneko ministroa eta COP20ko presidentea; Hakima El HAITE, Marokoko Ingurumeneko ministroa eta COP22ko presidentea (hautagaia).

Bertaratzekoak dira, halaber, Sergio CHIAMPARINO, Piemonte eskualdeko presidentea (Italia); Gérard COLLOMB, Lyoneko Metropoliko presidentea (Frantzia); Nomusa DUBE-NCUBE, KwaZulu-Natal probintziako ministroa (Hegoafrika); George FERGUSON, Bristoleko alkatea (Erresuma Batua); David HEURTEL, Quebeceko Ingurumeneko ministroa (Kanada); Anne HIDALGO, Parisko alkatea (Frantzia); Nicolas HULOT, Frantziako Errepublikako presidentearen mandatari berezia, planeta babesteko; Patricia IGLECIAS, São Pauloko Ingurumeneko idazkaria (Brasil); Alain JUPPE, Bordeleko alkatea (Frantzia); Diribi KUMA, Addis Abebako alkatea (Etiopia); Aileen McLeod, Eskoziako Ingurumeneko ministroa (Erresuma Batua); Bill PEDUTO, Pittsburgheko alkatea (AEB); Gustavo PETRO, Bogotako alkatea (Kolonbia); Matthew RODRIQUEZ, Kaliforniako Ingurumeneko idazkaria (AEB); Khalifa SALL, Dakarreko alkatea (Senegal); Kadir TOPBAS, Istanbuleko alkatea (Turkia); Franz UNTERSTELLER, Baden-Württembergeko Ingurumeneko ministroa (Alemania), eta Jay WEATHERILL, Hego Australiako lehen ministroa (Australia).

Jardunaldiak ondoko egoitzan izango dira: Hôtel de Région Lyon Confluence (2e arrondissement). REGION RHONE-ALPES 1 esplanade François Mitterrand - CS 20033. 69269 Lyon Cedex 02.

Sommet mondial Climat & Territoires

Etape clé dans le calendrier climat 2015, le Sommet mondial Climat & Territoires est le principal rendez-vous des collectivités territoriales et de l’ensemble des acteurs non-étatiques avant la Conférence intergouvernementale Paris Climat 2015 (COP21). Les territoires sont en première ligne de la lutte contre le changement climatique, par leurs capacités à réduire les émissions de gaz à effet de serre et par leurs actions d’adaptation face aux impacts des dérèglements climatiques. Leur contribution est cruciale pour la réussite de la COP21.

A six mois de la COP21, le Sommet mondial Climat & Territoires permettra à l’ensemble des acteurs non-étatiques (collectivités territoriales, ONG, acteurs économiques, partenaires sociaux, jeunes, femmes, scientifiques) de faire entendre leur voix, de souligner l’importance d'une approche territoriale des enjeux climatiques. A Lyon, ils soumettront leurs engagements concrets et propositions spécifiques aux Etats négociateurs chargés de conclure un nouvel accord climat ambitieux et universel à Paris en décembre.

Organisé par les grands réseaux internationaux de collectivités territoriales et accueilli par la Région Rhône-Alpes les 1er et 2 juillet à Lyon, le sommet est placé sous le Haut Patronage du Président de la République française. C’est un événement labellisé COP21, organisé en collaboration avec la Convention Cadre des Nations Unies sur les changements climatiques (CCNUCC).

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)