Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Uriartek uste osoa du autonomietan izandako gobernu-aldaketek LOMCE-ren ezarpena geldiaraztea lortuko dutela

2015.eko ekainak 18

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak, Cristina Uriartek, uste osoa du zenbait autonomia-erkidegoko gobernu berriek –azken hauteskundeek eragindako aldaketen ondorioz sortuak– bat egingo dutela urteetatik hona LOMCEren aplikazioa galarazteko lanean aritu direnekin. 

Donostiako Miramar Jauregian, UPV-EHUko Uda Ikastaroen inaugurazioaren aurretik hedabideen aurrean egindako adierazpen batzuetan, esan du espero duela LOMCEren atzerapena edota aplikazio eza ekartzea autonomien gobernagarritasunean izandako aldaketek.

Sailburuak nabarmendu du beste zenbaitetan ere agertu duela uste bera; hau da, azkenean, errebalidak ez direla errealitate bihurtuko, hemendik bi urtera horiek aplikatzeko garaia iristen denean. Denbora-tarte horretan, aldaketak egon litezke erakundeetan, azken hauteskundeen ostean gertatu bezala. Uriarteren ustez, etorkizunean, «dena alda daiteke». 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)