Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak hiru hitzarmen sinatu ditu BBKrekin, Vital Kutxarekin eta Kutxarekin autonomo eta mikroenpresen finatzaketa indartzeko

2010.eko uztailak 13

SPRIk eta hiru kutxek jarduera ekintzaileari laguntzeko konpromisoa hartu dute

Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak hiru lankidetza-hitzarmen sinatu ditu, gaur, BBKrekin, Vital Kutxarekin eta Kutxarekin autonomo eta mikroenpresen finantzaketa indartzeko, jarduera ekintzailea sustatzeko eta autoenplegua bultzatzeko. Akordio horiek mikroenpresak, autonomoen negozioak eta autoenplegu-proiektuak ezartzen, finkatzen eta hedatzen lagunduko dute, produkzio-sarea garatzen laguntzeko.

Hitzarmen horiek urtebeteko indarraldia izango dute, hau da, 2011ko uztailaren 13ra bitartekoa. Sailburuak SPRI sozietate publikoaren presidente gisa sinatu ditu, eta kolektibo onuradunei aholkularitza- eta informazio-zerbitzuak emateko konpromisoa hartu du. Laguntza hori webgune korporatibo baten bitartez emango du, baita jardunaldi espezifiko edo orokorren bitartez ere.

Hiru aurrezki-kutxek, bestalde, kolektibo onuradunek egiten dituzten finantziazio-eskaerak aztertzeko konpromisoa hartu dute. Eskaerak onartzen badira, dagozkien finantza-zerbitzuen arabera antolatuko dituzte eragiketak. Kutxek, halaber, jarduera ekintzaileak garatzeko eta autoenplegua sustatzeko egokienak diren zerbitzuei buruzko informazioa, aholkuak eta zerbitzuak emateko konpromisoa hartu dute. Horretaz gain, bulegoen merkataritza-sareak edukiko dituzte eskatzaileen finantziazio-eskaerak aurkeztu ahal izateko.

Era berean, ekintzaileei laguntzak bultzatzeko helburuarekin bihar bertan antzeko ezaugarriak dituen lankidetza hitzarmena izenpetuko du sailburuak La Caixarekin.

SPRIk egindako azken txostenetik ondorioztatzen da Euskadin 300.000 lagun inguru daudela lan-merkatuan sartuta, enpresari laguntzeko Eusko Jaurlaritzak historikoki abian jarri dituen laguntza-programetatik tradizionalki kanpo geratu diren enpresa-egituretan.

Autonomoen eta mikroETEen jarduera ekintzailea enpresak sortzerakoan eta kudeatzerakoan azaltzen diren hainbat alderdi kronikok larriagotzen dute; alderdi horien artean honako hauek nabarmentzen dira: administrazio-arloko oztopoak, enpresa-planik ez izatea, enpresa-kudeaketari buruzko jakintzarik eta esperientziarik ez izatea, zerga-arloko oztopoak, kobrantza eta ordainketa gauzaezak egitea, krediturik eta finantziazioa lortzeko aukerarik ez izatea, jarduera ekintzaile urria, baita jakintza babestearen ingurukoa ere.

Euskadin 150.000 lagun baino gehiago daude langile autonomoen erregimen berezian, eta 5 langile baino gutxiagoko 25.000 mikroenpresa baino gehiago, gutxi gorabehera 100.000 langileri lana ematen diotenak. Enpresa sortu berri gehienak, 2009. urtean, kide bakarrekoak ziren.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernabé Unda