Berriak Osasuna
Eu

ELA sindikatuak Euskadiko haurren txerto-egutegiari buruz gaur salatutakoei erantzuteko, hau adierazi nahi dute Osasun Sailak eta Osakidetzak:

2015.eko ekainak 16

1.- Berriro ere, ELA sindikatuak agerian utzi du helburu bakarra duela; hain zuzen, Euskadiko zerbitzu publikoen eta haietan lanean aritzen diren profesionalen izen ona galarazten saiatzea, bai eta Osakidetzarekin lan-alorreko tirabira luzatzea eta, horretarako, aukera guztiak baliatzen ditu, astero-astero. Zentzu horretan, deigarria da ELA sindikatuak haurren txerto-egutegiaren plangintza eza kritikatu izana; izan ere, Euskadiko Txertaketen Batzorde Aholkulariaren gomendioei jarraiki garatu da egutegia eta aditu-talde batek osatzen du batzordea.

2- Dagoeneko abiarazi dira iragan urtarrilaren 12an Osasuneko sailburuak, Osasun Publikoaren zuzendariak eta Euskadiko Txertaketen Batzorde Aholkulariak, txerto-egutegia eguneratzeko eta hobetzeko, iragarritako neurri berri guztiak. Hala, iragarritakoaren arabera:

- haurdunaldiaren 27. eta 36. asteen artean dauden emakumeei kukutxeztularen aurkako txertoa jartzen eta gomendatzen hasi gara.

- aldaketak sartu dira meningokoko C-aren aurkako txerto konjugatuaren eta giza papilomaren birusaren aurkako txertaketa-ereduetan. Meningokoko C-ari dagokionez, txertoa hiru dositan jartzen da orain (4 hilabeteetara eta 12 hilabeteetara, eta beste dosi bat hamabi urterekin); giza papilomaren kasuan, berriz, datorren ikasturtetik aurrera, txertaketaren eredua aldatuko da eta bi dosi jarriko dira 12 urterekin (sei hilabeteko epea tartean), eraginkortasun handiagoa lortzeko.

- Era berean, lanean jarraitzen dugu heldu osasuntsuarentzako txerto-egutegi berri bat egiten (haurtzarotik haratago ere txertoz babestuta egoteko). Iragarri zen moduan, neumokokoaren txertoa ere sartuko da Euskadiko egutegian, irailaren 1a baino lehen; izan ere, dagoeneko amaitu da txerto hori erosteko prozesua.

3- Azkenik, adierazi nahi dugu arreta deitzen duela, halaber, ELA sindikatuak Haurren Hortzak Zaintzeko Euskadiko Programari (PADI) eta, beraz, Europa-mailan PADI-programa erreferentziazko bihurtu duten profesional guztiei, egindako kritikak, noiz eta estatu-mailan aitzindari izan den prebentzio-programa horrek 25 urte bete berri dituenean.

 

Vitoria-Gasteizen, 2015eko ekainaren 16an

 

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @HUAospitalea
    2015.eko ekainak 18

    Comentario de Twitter:
    ELA sindikatuak Euskadiko haurren txerto-egutegiari buruz gaur salatutakoei erantzuteko, hau adierazi nahi dute ... http://t.co/drd7SnHP69

  • @HUAospitalea
    2015.eko ekainak 18

    Comentario de Twitter:
    Ante las denuncias realizadas en el día de hoy por el sindicato ELA respecto al calendario vacunal infantil en E... http://t.co/QpygERXqRs