Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak 300.000 euro bideratuko ditu gaixotasunen bat duten pertsonen eta beren senideen bizi kalitatea hobetzeko xedea duten elkarteetara. (2015-06-16(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko ekainak 16

LABURPENA

Gobernu-kontseiluak onartu berri du patologia arrunt bat duten pertsonek eta beren senideek eratutako eta Euskadin diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteak laguntzeko deialdia onartu du, egiten duten lana dela medio.

Elkarte horiek egindako ekarpena oso baliotsua da, eta betetzen duten eginkizuna funtsezkoa, Osasun Sailaren ustez, topaketa, komunikazio eta laguntzarako gunea baitira gaixoentzat zein haien senideentzat. Horrez gain, gaixotasunak eta tratamenduak ezagutzen laguntzen dute, baita prebentzioaren gaineko informazioa gainerako herritarrei ematen eta, horri esker, guztion ongizatea hobetzen ere.

Laguntza horien helburua 2015 ekitaldian gauzatutako jarduerak finantzatzea da, helburu hauekin:

1. Gaixotasunen bat duten pertsonen eta haien senideen kolektiboei laguntzea nork bere burua zaintzeko ahalmena eta autonomia handitzen dituzten trebetasunak eta baliabideak garatzen.

2. Kaltetuen premia soziosanitarioak artatzea eta bideratzea.

3. Kaltetuei eta beren senideei gaixotasunari buruzko ezagutza eta informazioa eskaintzea, arrisku-faktoreak eta osasun-jokabide egokienak kasu.

4. Gaixotasuna dutenen osasun-desberdintasunak murriztea.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jdarpon
    2015.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Osasun Sailak 300.000 euro bideratuko ditu gaixotasunen bat duten pertsonen eta beren senideen bizi kalitatea ho... http:…

  • @jdarpon
    2015.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Salud destina 300.000 euros a ayudas a asociaciones formadas por personas enfermas y sus familias cuya actividad... http:…

  • @HUAospitalea
    2015.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    Osasun Sailak 300.000 euro bideratuko ditu gaixotasunen bat duten pertsonen eta beren senideen bizi kalitatea ho... http://t.co/RMjB78zKJB

  • @HUAospitalea
    2015.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    Salud destina 300.000 euros a ayudas a asociaciones formadas por personas enfermas y sus familias cuya actividad... http://t.co/qU1FgwGLeW