Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak ia 300.000 euro bideratu ditu ariketa fisikoa sustatzeko tokian tokiko jardueretara 2015ean. (2015-06-16(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko ekainak 16

LABURPENA

Osasun Sailak 292.000 euro bideratu ditu toki-erakundeei laguntzera, ariketa fisikoa sustatzeko ekimenak gauza ditzaten 2015ean.

Tokiko esparruan eta osasuneko arloa ez direnetan gauzatutako jardueretan osasuna sustatzea xede duela, Osasun Sailak toki-erakundeak laguntzeko deialdia egin du. Horren bidez, Euskadin osasuna sustatzearen aldeko toki-erakundeek ariketa fisikoak sustatuko dituzte, MUGIMENT, Euskadin jarduera fisikoa sustatzeko estrategian zehaztutakoarekin bat etorriz, eta 2013-2020 aldirako Osasun Planean jasotakoaren arabera; lehentasunezkoa da gizarte aktiboagoa eratzea, sektore-arteko lankidetzaren eta toki-mailako auzolanaren bidez.

Deialdiaren xedea pertsonen egunerokotasunean jarduera fisikoa sustatzea da; izan ere, jarduera fisiko erregularra osasunaren mesedetan da eta gaixotasunak prebenitu, gizarte-harremanak eta bizi-kalitatea hobetu, etekin ekonomikoak eman eta ingurumenaren jasangarritasuna sendotzen ditu.

Proposatutako ekintzen artean daude toki mailako jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa prebenitzeko ekintzak eta estrategiak koordinatzeko sareak sortzea, hala nola hiriguneko nahiz hiri-inguruko ibilbideak edo pasealekuak egokitzeko eta dinamizatzeko programa eta esku-hartzeak, herritarrei guztiei zuzenduko zaizkienak, seguruak izango direnak eta behar bezala seinaleztatuta egongo direnak eta ohiko joan-etorrietan mugikortasun aktiboa erraztera eta/edo aisia aktiboa sustatzera bideratuko direnak.

Euskadin, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasunaren azken inkestak jaso dituen datuen arabera, biztanleen %31k ez dituzte betetzen Munduko Osasun Erakundeak jarduera fisikoaren praktikarako ezartzen dituen gutxienekoak. Multzo horrek ez-aktibotzat hartzen du bere burua, eta portzentajea handiagoa da emakumeen artean (%34), gizonezkoen artean baino (%27).

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jdarpon
    2015.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Osasun Sailak ia 300.000 euro bideratu ditu ariketa fisikoa sustatzeko tokian tokiko jardueretara 2015ean. (2015... http:…

  • @jdarpon
    2015.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: El Departamento de Salud destina casi 300.000 euros a acciones locales de promoción de la actividad física en 20... http:…

  • @HUAospitalea
    2015.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    Osasun Sailak ia 300.000 euro bideratu ditu ariketa fisikoa sustatzeko tokian tokiko jardueretara 2015ean. (2015... http://t.co/3VEH6mhTz6

  • @HUAospitalea
    2015.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud destina casi 300.000 euros a acciones locales de promoción de la actividad física en 20... http://t.co/TaKLb2Rmco