Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

8,62 milioi euro musika-ikastegien finantziaziorako. (2015-06-16(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko ekainak 16

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzekoa. Helburua: musika-ikastetxeetarako diru-laguntzak finantzatzea.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak onartu du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, musika eskola eta ikastegiak finantzatzera bideratutako diru-laguntzen deialdia egiten duen Agindua. Diru-laguntza deialdi honek, 2014an bezalaxe, 8.629.962 euroko diru-kopurua du.

Deialdi honen helburua da, musika eskola, kontserbatorio nahiz ikastegi pribatuek 2015ean dituzten pertsonal gastuen finantziazioan laguntzea. Zentro hauek musika tradizionaletan lerrotutako prestakuntza praktikoa eskaintzen dute, eta bokazioa eta gaitasuna erakusten dituzten ikasleak ikasketa profesionaletan jarraitu ahal izateko prestatzen dituzte.

Diru laguntza hauen onuradun izan daitezke: Titularitate publikoa edo pribatua duten musika-eskolak, arautu gabeko irakaskuntza emateko baimena dutenak, eta titularitate publikoa duten Kontserbatorioak, irakaskuntza arautua emateko baimena dutenak.

Egun Euskadin, eskatutako baldintzak betetzen dituzten eta musika-irakaskuntzan ari diren 91 zentro daude: horietan 66, udal finantziazioa jasotzen duten musika eskolak dira; 5 titulartasun munizipala duten kontserbatorioak (Barakaldo, Leioa, Durango, Irun eta Errenteriakoak); eta gainerako 25 udal-finantziaziorik ez duten zentro pribatuak.

2014-2015 ikasturte honetan, Euskadiko 36.225 ikasle ari dira musika ikasketak burutzen -ikasketa arautuak nahiz ez arautuak- 91 zentro horietan.

Gasteizko Jesus Guridi, Donostiako Francisco Escudero eta Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioak ezingo dira deialdi honen onuradun izan, ikastegi hauek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren kudeaketa zuzena baitute.

Diru-laguntza hauetarako eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan