Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak salatu du espainiako gobernuak berriz ere blokeatu duela trenbideen transferentzia, euskal trenbideak interes orokorreko katalogoan sartuta. (2015-06-16(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko ekainak 16

Erabakia, eskumen-gatazka positiboa planteatu aurreko eskumengabetasun-errekerimendua egitekoa, Interes Orokorreko Trenbide Sareko Lineen eta Bide-zatien Katalogoa onartzen duen 30eko OM/3553/2011 Agindua dela-eta.

LABURPENA

Bigarrengoz egin du gauza bera legegintzaldi honetan, eta Espainiako gobernuak ez badu 1 hilabeteko epean indargabetzen araudia, Konstituzio Auzitegira joko du Eusko Jaurlaritzak.

Gobernu-kontseiluak gaur onartu du Espainiako gobernuari agindeia helaraztea, Agindua, FOM/710/2015, urtarrilaren 30ekoa, Interes Orokorreko Trenbideko linea eta bide-zatien katalogoa onartzekoa indargabetzeko. Bigarren aldia da (*) legegintzaldi honetan Espainiako gobernuak interes orokorreko katalogoan sartzen dituela Euskadiko bide-zatiak, eta horrek Gernikako Estatutuaren 10.32 eta 10.33 artikuluei dagozkien trenbideen eta obra publikoen gaineko transferentziak de facto eta modu iraunkorrean blokeatzea dakar.

Estatuak trenbide-zati horiek interes orokorrekotzat hartu dituenez, Estatuko Administrazio Orokorraren mendeko organismoren batek kudeatu behar ditu nahitaez, RENFEk edo ADIFek kasu. Eusko Jaurlaritzaren iritzian, nahitaezkotasun hori Estatuaren gehiegikeria bidegabe eta egoskorraren seinale da; izan ere, Konstituzio Auzitegiaren doktrina oso argia da, eta trenbideetan lurraldetasun-irizpideak lehenetsi behar direla ezartzen du. Hau da: autonomia-erkidego jakin baten hasi eta amaitzen diren bide-zatiak erkidego horri dagozkio.

Eusko Jaurlaritzak salatu du katalogoan sartutako linea guztiak, bidaiarienak zein salgaienak, Euskal Autonomia Erkidegoan hasi eta amaitzen direla. Horrenbestez, erkidegoz gaindiko interesa justifikatu ezinekoa da eta ez dira, inola ere ez, funtsezkoak Estatuko garraio-sistema komuna bermatzeko.

LERROAK

Honako linea hauek interes orokorrekotzat katalogatu izana jarri da auzitan:

BIDAIARIAK:

  • 100: Irun-Brinkola.
  • 720: Bilbo/Abando-Santurtzi.
  • 722: Desertu/Barakaldo-Muskiz.
  • 782: Basurtuko Ospitalea/Bilbo-Ariz.
  • 780: Bilbo/Concordia-Irauregi
  • 784: Irauregi-Lutxana/Barakaldo.
  • 790: Bilbo-Balmaseda.

SALGAIAK:

  • 724: Bilbo-Santurtzi
  • 201: Pasaiako portua
  • 481: Bilboko portua

ESKUMEN GATAZKA POSITIBOA

Eusko Jaurlaritzak ohartarazi duenez, Espainiako gobernuak ez badu 1 hilabeteko epean indargabetzen agindu hori, eskumen-gatazka positiboa aurkeztuko dute Konstituzio Auzitegian. Azkenean errekurtsoa jartzen bada, lege-mailakoa ez den Espainiako arau baten aurka jarritako bostgarrena izango da legegintzaldi honetan:

1506/12 Errege Dekretua, azaroaren 2koa, Osasun Sistema Nazionaleko prestazio ortoprotesikoen zorro erkide osagarria arautzen duena eta prestazio ortoprotesikoen finantzaziorako gehieneko zenbatekoak zehazteko oinarriak ezartzen dituena.
126/2014 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, Lehen Hezkuntzako oinarrizko curriculuma ezartzen duena.
1056/2014 Errege Dekretua, abenduaren 12koa, ezgaitasunak dituzten pertsonentzako aparkatzeko txartela igortzeko eta erabiltzeko oinarrizko baldintzak erregulatzen dituena.
1192/2012 Errege Dekretua, abuztuaren 3koa, funts publikoen kargura eta Osasun Sistema Nazionalaren bidez Espainian osasun laguntza jasotzeko asegurudun eta onuradun izaera arautzen duena.

Errekurtsoa jarritako araua lege-mailakoa denean, konstituzio kontrakotasuneko errekurtsoa jarri behar da. Legegintzaldi honetan, Eusko Jaurlaritzak 11 konstituzio kontrakotasuneko errekurtso jarri ditu:

16/2014 Errege Lege-Dekretua, abenduaren 19koa, enplegua suspertzeko programa arautzen duena.
Hazkuntzaren, lehiakortasunaren eta eraginkortasunaren aldeko premiazko neurriak onartzeko urriaren 15eko 18/2014 Legea.
1/2014 Legea, otsailaren 28koa, lanaldi partzialeko langileak babesteari eta arlo ekonomiko eta sozialeko beste premiazko neurri batzuei buruzkoa.
8/2013 Lege Organikoa, abenduaren 9koa, Hezkuntza Kalitatea hobetzekoa.
1/2013 Errege Lege Dekretua, urtarrilaren 25ekoa, langabeziagatiko prestazioa agortzen zaien pertsonen lanbide-prestakuntza eguneratzeko programa luzatzen duena.
2012rako Aurrekontuen Espainiako Legea.
2013rako Aurrekontuen Espainiako Legea.
Estatuko 20/2012 Errege Lege-dekretua, uztailaren 13koa, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoa.
4/2013 Errege Lege-dekretua, otsailaren 22koa, eta 11/2013 Legea, uztailaren 26koa, ekintzaileari laguntzeko eta hazkundea eta enpleguaren sorrera bultzatzeko neurriei buruzkoa.
Hezkuntzaren arloko gastu publikoa arrazionalizatzeko premiazko neurriei buruzko 14/2012 Errege Lege-dekretua.
Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko eta sistemaren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzko apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege-dekretuaren zati bat.

(*) Konstituzio Auzitegian jarritako errekurtsoa, 2013ko irailekoa, 4/2013 Errege Lege-dekretuaren, otsailaren 22koaren, 38. artikuluaren eta eranskinaren aurka jarritakoa, Estatuko Interes Orokorreko Trenbide-sareko linea eta bide-zatien beste katalogo bat barne hartzen zuena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau