Berriak Lehendakaritza
Eu

27,1 milioi euroko diru-laguntzak onartu dira lankidetza proiektu eta programetarako. (2015-06-16(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko ekainak 16

LABURPENA

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur argi berdea eman die lankidetzarako laguntzen bi lerroren deialdia egiteari; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kudeatuko ditu lerrook eta 27,1 milio euroko zenbatekoa dute. Hain zuzen, 20 milioiko diru-laguntzak onartu dira proiektuetarako, eta 7,1 milioi eurokoak, programetarako.

Proiektuetarako diru-laguntzek Eusko Jaurlaritzak garapenerako lankidetzan burutzen duen jardueraren ardatza osatzen dute eta horietara bideratu dira funts gehienak honako modalitateetan:

Garapenerako lankidetzarako, garapen produktiborako eta laguntza teknologikorako diru-laguntzak, pobreziaren kontra egiten eta Hegoaldeko herrialde txiroetako prozesu endogenoak eta gaitasunak indartzen laguntzeko (I eta II kapituluak), eta

Euskal Autonomia Erkidegoan garapenari buruz egindako hezkuntza proiektuetarako diru-laguntzak, munduan desberdintasunak sorrarazten dituzten arrazoiak ulertarazteko trebakuntza emateko herritarrei eta sortutako gizarte-ereduak eraldatzen herritarren inplikazioa eta konpromisoa sustatzeko (III kapitulua).

Laguntza horien hartzaileak EAEko GGKEak izango dira, edota Euskadin ordezkaritza dutenak, baldin eta helburu horretarako proiektuak aurkezten badituzte. Proiektu bakoitzerako diru laguntza gehienez ere 600.000 eurokoa izango da eta proiektuaren iraupena bi urtekoa izango da (beste bi urtera ere luza daiteke).

Bestalde, programetarako diru-laguntzak eragin sakonagoko eta epe luzeagoko planifikazioa duten jardueretarako dira, ekimen estrategikoak, iraupen luzekoak eta ahalmen eraldatzaile handikoak finantzatzeko, Giza Garapen Iraunkorraren ikuspegitik abiatuta, egitura aldaketak sorrarazte aldera pobreziaren kontrako borroka.

Laguntza horien hartzaileak garapenerako euskal erakundeak izango dira (GKEak, fundazioak, eta abar), espezializazio maila altua eta gizarte, finantza, estrategia eta kudeaketa ahalmena izateagatik GLEAk aurrez akreditatu baditu laguntza horiek jasotzeko aukera izateko.

Diru-laguntzok programaren %85 finantzatzeko izango dira eta gehienez ere 1,2 milioi euroko zenbatekoa izango du bakoitzak. Gainontzeko %15 beste erakundeen funtsez edota programa sustatu duten erakundeen ekarpenez finantzatuko da. Programok 2 eta 3 urte bitarteko iraupena izango dute (beste bi urtera ere luza daitezke).

Bi kasuotan (proiektuenean zein programenean), diru-laguntza horietan interesa duten erakundeek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziara jo beharko dute eta hilabete bat izango dute horretarako, deialdia EHAAn argitaratzen denetik kontatzen hasita -ekainaren 18an argitzea dago aurreikusita-.

Gaur egun, gutxi gorabehera, 320 proiektu eta 30 programa daude abian, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau