Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu 2015 programa deitu du, eta 26 milioi euro bideratu dizkio programari, enpresen inbertsioa sustatzeko

2015.eko ekainak 16

Gaur egindako bileran, gobernu-kontseiluak bide eman dio Gauzatu Programaren aurtengo deialdiari (2015). Hain zuzen, 26 milioi euro bideratu dizkio, Euskadiko ETEek proiektu berritzaile eta enplegu-sortzaileetan inbertitu dezaten sustatzeko. Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, ondoren egin den prentsaurrekoan adierazi duenez, programaren eragin ugaltzailea areagotuko dela pentsatzera darama 2015eko ekonomia-testuinguruak.

Gauzatu programak, Eusko Jaurlaritzaren Industria Planaren tresna gako den heinean, aukera ematen du Euskadiko enpresen baliabideak eta inbertsio-gaitasuna «neurtzeko». 2013an eta 2014an lortutako emaitzek aditzera ematen dutenez, Euskadiko enpresen inbertsio-apustua finkatu da, eta Gauzatu programa eraginkorra da halako inbertsioak sustatzeko. 2013an eta 2014ean, Gauzatu programak 207 milioi euroko inbertsioa eragin zuen eta 3.188 lanpostu mantentzen eta 1.209 sortzen lagundu.

TRENBIDE-TRANSFERENTZIAREN BLOKEOA
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako eledun Josu Erkorekak salatu du Espainiako gobernuak berriz ere blokeatu duela trenbideen eskumen-transferentzia, Euskadiko trenbide-lerro batzuk sartu baititu interes orokorreko trenbide-lerroen katalogoan. Erkorekak adierazi du Espainiako gobernuak bigarrengoz egin duela gauza bera legegintzaldi honetan, eta, araudia hilabeteko epean indargabetu ezean, Konstituzio Auzitegira joko duela Eusko Jaurlaritzak.

BEREHALAKO MEZULARITZA
Eusko Jaurlaritzak herritarrekin harremanak ezartzeko beste kanal bat jarriko du martxan datorren astelehenean, ekainak 22: Telegram aplikazio mugikorraren bidezko berehalako mezularitza. Horretarako 688 67 12 34 telefono zenbakia erabiliko du. Astelehenetik aurrera, EAEko Herri Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko informazioa, aholkularitza eta orientazioa eskatu nahi duten pertsonek telefono mugikorren sistema eragile nagusietan (Android, Iphone eta Windows Phone) erabil daitekeen aplikazio baten bidez egin ahal izango dute, hura deskargatu eta Jaurlaritzak prestatutako telefono zenbakia kontaktuen zerrendan erantsi ondoren.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2015.06.16)

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @joshuau
    2015.eko ekainak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: .@Gob_eus convoca el programa #Gauzatu con 26millones de euros para estimular la inversión empresarial en #Innovacion http:…

  • @Foro_BiDC_Foroa
    2015.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: .@Gob_eus convoca el programa #Gauzatu con 26millones de euros para estimular la inversión empresarial en #Innovacion http:…

  • @coitpv
    2015.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: .@Gob_eus convoca el programa #Gauzatu con 26millones de euros para estimular la inversión empresarial en #Innovacion http:…

  • @pinicius
    2015.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    Añade en @telegram el 688 67 12 34, será, a partir del 22, su servicio de IM para consultas. A ver...
    @gobiernovasco http://t.co/EtkEvqT75I

  • @libroinnovacion
    2015.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: .@Gob_eus convoca el programa #Gauzatu con 26millones de euros para estimular la inversión empresarial en #Innovacion http:…

  • @Nuevalor
    2015.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    RT Innobasque: .Gob_eus convoca el programa #Gauzatu con 26millones de euros para estimular la inversión empresari… http://t.co/EQFql6WjUf

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)