Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Esklerosi anizkoitzaren aldeko "Busti Zaitez" kanpaina

2010.eko uztailak 11

Fernando Fantova Gizarte Gaietako sailburuordea esklerosi anizkoitzaren alde "busti" da gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren izenean. Esklerosi anizkoitza duten pertsonen aldeko "Busti Zaitez-Mójate" kanpainaren 13. edizioaren ekitaldi nagusian parte hartu du sailburuordeak Ereagako hondartzan.

Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak antolatutako kanpainak zenbait helburu ditu: batetik, gaixotasun neurologiko sendaezin honek sortzen dituen arazoak ezagutarazi nahi dituzte; bestetik, Fundazioak gaixoei bizi kalitatea hobetzeko asmoz eskaintzen dizkien errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko diru sarrerak lortu nahi dituzte.

Gaur goizeko ekitaldiarekin euskal gizarteko pertsona ezagunak gaixoekin elkartu dira eta esklerosi anizkoitzaren alde "busti" dira gaixoei babesa emanez. Fernando Fantova sailburuordeaz gain ekitaldian izan dira, baita ere, Isabel Muela Turismo zuzendaria; Juan Mª Aburto Gizarte Ekintzako diputatua; Imanol Landa Getxoko Alkatea eta Jose Asua Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Ezagutza eta Ebaluazio zuzendaria, besteak beste.

Ekitaldiari amaiera emateko bertaratu diren pertsonak Euskadin esklerosi anizkoitza duten 2.200 lagunei elkartasuna adierazteko busti dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Fernando Fantova