Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak TKNIKA zentrora bisita egin du eta Espainiako, Europako eta Ameriketako Lanbide-Heziketa adituekin bilduko da

2015.eko ekainak 12
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Tknika-k, Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroak, 10 urte bete ditu

Iñigo Urkullu lehendakaria TKNIKAn, Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroan, izan da gaur eguerdian, haren 10. urteurrena dela-eta. Bisita hori Eusko Jaurlaritzak aste honetarako antolaturiko lanbide-heziketako nazioarteko jardunaldiaren baitan biltzen da. Jardunaldia Donostiako Kursaal Jauregian izan da.

Gaur eguerdian eginiko bisitan, lehendakaria hainbat herrialdetako lanbide-heziketako adituekin izan da; besteak beste, Frantzia, Erresuma Batua, Belgika, Alemania, Finlandia, AEB eta Brasiletik etorritakoak, baita Espainiakoak ere. Nazioarteko jardunaldian parte hartu ostean, aditu guztiak izan dira Tknika zentroaren instalazioak ikusten, Euskadiko lanbide-heziketa lantzen ari den proposamen berritzaileak lehen eskutik ezagutzeko asmoz.

Tknikako instalazioetan izandako bileran, lanbide-heziketa bultzatzen jarraitzearen aldeko Eusko Jaurlaritzaren konpromiso sendoa helarazi die lehendakariak. Konpromisoa herrialde osoarena dela eta helburu nagusia gizartearen lan-aukerak –bereziki, gazteenak– areagotzea dela adierazi du. Horretaz gain, lanbide-heziketak enpresekiko harremanean eta gazteen laneratze-prozesuan duen zeregin garrantzitsua azpimarratu du.

Lehendakariak honakoa adierazi du: «Lanbide-heziketa prestakuntza integralaren sinonimo da. Gaikuntza teknikoaz gain giza prestakuntza eskatzen duen eredu bat. Prestakuntza praktikoaren sinonimo. Eredu duala, enpresari lotua, produkzioaren errealitatea ezagutzen duena eta gazteak lan-munduan sartzera bideratua. Eta, gainera, etengabeko prestakuntzaren sinonimo. Ekonomia produktiboaren premia aldakorrekiko hurbila, egokitzeko gaitasuna duena eta etengabeko ikaskuntza praktikoaren kultura sustatzen duena».

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2015.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak TKNIKA zentrora bisita egin du eta Espainiako, Europako eta Ameriketako Lanbide-Heziketa adituekin... http://t.co/I9C3AOLHwP

  • @CamiladeEpalzaA
    2015.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    Lehendakari visita TKNIKA y se reúne con expertos en FP y tras celebración Congreso internacional #fpcongreso2015 http://t.co/TpJqaK3BlS

  • @Xabier_Egibide
    2015.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @fpindustrial: Irekia - El lehendakari visita TKNIKA y se reúne con expertos en Formación Profesional... http://t.co/h0n2xt4xOL

  • @LuisSaratxaga
    2015.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari visita TKNIKA y se reúne con expertos en Formación Profesional provenientes del Estado, Europa y ... http://t.co/YJgV2dZ30j

  • @gananzia
    2015.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    Tknika celebra 10 años http://t.co/YWrFeDN4wy

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)