Berriak Herrizaingoa
Eu

Terrorismoaren biktimen omenezko ekitaldia Getxoko Udalean

2010.eko uztailak 10

Behin betiko terrorismoarekin amaitzea da biktimei egin dakiekeen omenaldirik onena, Aresen hitzetan

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua Getxoko Udalak terrorismoaren biktimen omenez egindako ekitaldian izan da gaur eguerdian. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Maixabel Lasa Terrorismoaren Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendaria, José Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Miguel Angel Cabieces Gobernuaren Euskadiko ordezkaria.

Sailburuak eskerrak eman dizkio Getxoko Udalari biktimen omenezko ekitaldia egiteagatik. Halaber, adierazi du ekitaldi hau beste urrats bat dela Eusko Jaurlaritzatik sustatzen ari diren memoriaren mapa osatzeko.

Biktimei egin dakiekeen omenaldirik onena behin betiko terrorismoarekin amaitzea dela adierazi du Aresek. Gaineratu duenez, atsedenik gabe lanean jarraituko dute bakea eta askatasuna finkatzeko, izan ere hori da biktimei egin dakiekeen omenaldirik onena.

Halaber, Herrizaingo sailburuak nabarmendu du sendotasun demokratikoa eta zero tolerantzia mantendu behar direla, "ez terroristekin bakarrik, terrorismoa babesten eta justifikatzen dutenekin ere bai".

Ekitaldian Imanol Landa Getxoko alkateak terrorismoaren biktimen omenezko hitzak esan ditu, eta biktimen familiei horien omenez udaletxe aurrean dagoen eskulturaren erreplika bana eman die.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rodolfo Ares