Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 52 eee izapidetu ditu maiatzean

2015-06-12

Maiatzean, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegu-erregulazioko 52 espediente izapidetu zituen; hau da, martxoan baino % 25 gutxiago, eta iazko maiatzean baino % 56 gutxiago. Espedienteek 303 langileri eragin diete: 103ri kontratu-etete gisa, 120ri lanaldi-murrizketa moduan eta 80ri kontratu-hutsalketagatik.

Maiatzean izapidetutako 52 espedienteetatik, 34 (% 65) lehenagoko baten jarraipena izan ziren eta 166 langileri eragin zieten.

Etendura-espedienteak 23 izan dira; lanaldia murriztekoak, 26 eta hutsalketako espedienteak, 3. Eteteko espedienteek 103 langileri eragin zioten (aurreko urtean baino % 79 gutxiago), lanaldia murriztekoek 120ri (-% 63), eta kontratu-amaierakoek, berriz, 80 langileri.

Sektoreei begiratuta, maiatzean izapidetutako espedienteetako bi lehen sektorekoak izan ziren (% 0,86), Gipuzkoan bata eta Bizkaian bestea. Dena den, EEEen ehunekoa aurreko hiletakoaren tankerakoa izan da eraikuntzan (% 13), industrian (% 39) zein zerbitzuetan (% 47).

Egun, 6.025 langileri eragiten dieten 593 espediente daude indarrean; espediente horietatik 498 (5.120 langile barne hartzen dituztenak) aurreko baten jarraipena dira.

Hauexek dira gehien kaltetutako eskualdeak: Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea.

 

 

OHARRA:

Enplegu Erregulazioko Espedienteen (EEE) estatistika osoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean ikus daiteke.

http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-conttrl/es/contenidos/informacion/estadisticastrabjo/es_esttraba/estadisticastrabajo.html

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)