Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

- Euskotrenek astelehenetik, ekainaren 15etik aurrera, Ermua eta Donostia artean autobus zirkulazio berria sartuko du lanegunetako astelehenetik ostiraleko goizeko lehen orduan

2015-06-12

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren astelehenetik, ekainaren 15etik aurrera, Lurraldebus zerbitzuaren DB02 ERMUA – DONOSTIA AP-8 autobus linean zirkulazio berri bat sartuko du. Zirkulazio hau egunero irtengo da, lanegunetako astelehenetik ostiralera 6:10ean Ermutik.

Astelehenetik, ekainaren 15etik aurrera, DB02 Ermua – Donostia AP-8 lineak astelehenetik ostiralera Ermutik 4 zirkulazio sartuko ditu, ondorengo irteerarekin 6:10, 6:40, 7:10, 8:50 eta 13:30ean. Kontrako noranzkoan, Donostiatik Ermura, ondorengo zirkulazioak sartuko dira: 7:50, 14:30, 15:00, 18:30 eta 21:30ean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.eus webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil
ditzakete.
 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko