Berriak
Eu

Nazio Batuek Emakunde gonbidatu dute emakumeen kontrako indarkeriari buruzko adituen kontsulta batera

2015.eko ekainak 12

Mundu mailako beste 25 adituekin batera, Emakunde gonbidatua izan da emakumeen kontrako indarkeriari eman beharreko erantzunari buruzko Kontsulta Tekniko batera, Madrilen ospatzen ari dena egunotan.

United Nations Women eta UNFPAk antolatuta, programaren helburua emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioan eta erantzunean beharrezko diren zerbitzuak finkatzeko akordio batera heltzea da, besteak beste.

Zerbitzu polizialak, judizialak, osasuna eta zerbitzu sozialak dira erakundeen erantzunean jorratzen ari direnak programa honetan, eta hain justu, egunotan Madrilen egiten ari diren saioetan hauen arteko koordinazioaz ari dira. Zentzu honetan, Emakunde EAEko esperientzien berri ematen ari da eta hemen dauden zerbitzuak zeintzuk diren azalduko du: atentzio juridiko eta psikologikoa, 24 orduko zerbitzu telefonikoa eta urgentziazkoa, harrera etxeak, laguntza ekonomikoak, etxebizitzetarako sarbidea eta abar.

Emakundek UN women erakundearekin duen kolaborazioen artean kokatzen da Emakunderen parte hartzea ekitaldi honetan. Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza eta Estatu Batuetako Euskadiko Ordezkaritzaren laguntza izan du honetan parte hartzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko