Berriak Lehendakaritza
Eu

Teknologia, zientzia eta berrikuntza izango dira lehendakariak AEBetara egingo duen bisitaren ardatzak

2010.eko uztailak 13

Bidaia honen helburu nagusia “Euskal Herriaren alderdiak bateratzea da: euskal kultura, teknologiak, enpresak, euskara, berrikuntza eta unibertsitatea”

Uztailaren 24tik aurrera, lehendakaria Nevada, Idaho eta Kaliforniara joango da, bertan, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroa bisitatzera joango da. Zentroa duela urtebete inauguratu zen Renon. Lehendakariak “Lagun Onari” saria emango dio Nevadako estatuari eta “Lan Onari” saria Boise-ko (Idaho) Euskal Museoko zuzendari den Patty Miller-i.Erakunde bidaia honen bukaeran NABO konbentzioa bisitatuko du, aipatutako estatu iparramerikarretako euskal elkarteekin topaketa bat egingo du eta Jaialdian parte hartuko du.Guillermo Echeniquek, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, bidaiaren helburua “Euskal Herria gaur egun osatzen duten jarduera eta elementu desberdinak” bateratzea dela azaldu du.

Patxi López lehendakariak AEBetara egingo duen lehenengo bisita ofizialak kutsu teknologiko eta kultural nabarmena izango du. Lehendakaria uztailaren 24an iritsiko da Renora eta ondoren, Nevada, Berkeley eta Stanford bisitatuko ditu, protoi-azeleratzailea daukan unibertsitatea, alegia. Bidaiaren azken egunetan Iparramerikan dauden euskal zentroak bisitatuko ditu, baita NABO Asanblada ere, eta Jaialdian parte hartuko du Boise-n, Idahon, izan ere, ekitaldia antolatzeaz arduratu den taldeak urtarrilean gonbidatu zuen lehendakaria. Guillermo Echeniquek, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, bidaiaren helburua “Euskal Herria gaur egun osatzen duten jarduera eta elementu desberdinak” bateratzea dela azaldu du.

 

Guillermo Echeniquek, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, gaur goizean Bilbon Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egin duen prentsaurreko batean, lehendakariak AEBetara egingo duen lehenengo bidaia ofizialaren inguruko xehetasunak eman ditu. Blanca Urgell Kultura sailburua, Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendaria, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea, Josu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektorea eta Deustuko Unibertsitateko Orkestraren zuzendaria ere lehendakariarekin batera joango dira AEBetara.

 

Bidaia ofiziala uztailaren 25ean hasiko da Euskal Ikasketen Zentroan, Renon, Patxi López lehendakariaren omenez egingo den afari batekin. Bertan, lehendakariarekin batera Jon Garamendi kongresista, William Douglas Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroaren sortzailea, Nevadako Unibertsitateko presidentea eta Joseba Zulaika Euskal Ikasketen zuzendaria ere egongo dira. Biharamunean, Euskal Ikasketen Zentroan bertan, lehendakariak Nevadako Estatuari “Lagun Onari” saria emango dio eta saria Jim Gibbsons gobernadoreak jasoko du.

 

Asteartean, aldiz, lehendakaria San Francisco hirira joango da Berkeley Unibertsitatea bisitatzera, bertan, aipatutako unibertsitatea eta EHUren arteko hainbat lankidetza hitzarmen sinatuko ditu, baita Berkeley Unibertsitateko Informazioa edo Scholl-a eta Deustuko Unibertsitateko Orkestra Institutuaren arteko beste bat ere. Gero, lehendakariak San Francisco hiriko Badiako Euskal Zentroko zuzendaritza batzordearen topaketa batean esku hartuko du. Han, Patxi López euskal nahiz amerikar jatorria daukaten enpresaburuekin bilduko da eta horren gain, egun horietan San Francisco inguruan negozioetan arituko diren elektronika industrien elkarteko (GAIA) enpresari batzuk ere bertaratuko dira.

 

Asteazkena, uztailaren 28a, egunik teknologikoena izango da, egun hori Google eta Slac bisitatuz hasiko baita, hain zuzen ere, hantxe dago Stanford Unibertsitateko Protoi-azeleratzailea eta Cars Automotive, ibilgailu adimendunen inguruko formula berrien arloan lan egiten duen zentroa, alegia.

 

Boise-ra iristen denean, lehendakariak bost urtez behin herri horretan egiten den Jaialdian parte hartuko du Blanca Urgell Kultura sailburuarekin batera. Han, Lópezek Idahon bizi diren euskal herritarrentzako ekitaldi batean “Lan Onari” saria emango dio Patty Miller-i, 1993tik Boiseko Euskal Museoko zuzendari izan den emakumeari. Museo hori Estatu Batuetako euskal museo bakarra da, Iparramerikako ikastetxeetan euskal kultura ezagutzera ematea sustatzen du eta Euskadiri buruzko argazki erakusketak ere bultzatzen ditu.

 

Lópezek Basque Block delakoa bisitatuko du eta Jaialdiaren inguruan antolatu diren beste ekitaldi batzuetara ere joango da, esaterako, euskal kirolen erakusteka batera, eta horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu duen ‘Pilotaren Historia’ erakusketaren inauguraziora ere joango da.

 

Ostiralean, uztailaren 30ean, lehendakariak Nabo (Estatu Batuak eta Kanadako euskal zentroen elkartea, 45 euskal zentrok osatzen dutena) konbentzioa inauguratuko du. Ondoren, Boiseko Unibertsitateko ekitaldi batera joango da, bertan, unibertsitate horretako euskal ikasketen programarekin lotutako hitzarmen bat sinatuko da.

 

Larunbatean, uztailaren 31n, lehendakariak antolatzaileek Jaialdirako prestatu dituzten ekitaldietara joango da eta horixe izango da lehendakariak Estatu Batuetara egingo duen lehenengo bidaia ofizialari bukaera emango dion hitzordua.

 

2 iruzkin
  • Secretaría General de Acción Exterior // Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
    2010.eko uztailak 28

    Muchas gracias por su comentario. Estamos trabajando para que el viaje a Estados Unidos sea lo más fructífero posible. Efectivamente, la pluralidad de Euskadi es un gran valor en un mundo globalizado. No debemos sublimar una única identidad vasca, cada ser humano vive y siente la identidad de una manera diferente. Y los vascos en EEUU son la mejor prueba de ello. Un saludo.

  • 2010.eko uztailak 14

    Hay que repetir una y mil veces el provecho de estos viajes frente al insulto de los viajes políticos del anterior lehendakari al extranjero. Deseo, como lo hice con Brasil, mucha suerte a la delegación vasca en este nuevo viaje. Ojalá surjan los frutos del viaje a Brasil. Lamento que no sean posible las entrevistas del lehendakari con autoridades nacionales de ese país, salvo la de Garamendi. En cualquier caso, deseo que el gobernador de Nevada tenga una visión plural de lo que es Euskadi.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Guillermo Echenique