Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek datorren larunbatean, ekainaren 13an, autobusen zerbitzua aldatuko du XXIX. BH Zarauzko triatloia 2015 ospatu egingo delako

2015-06-11

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren larunbatean, ekainaren 13an, autobusen zerbitzua aldatuko du XXIX. BH ZARAUZKO TRIATOLOIA 2015 ospatu egingo delako.

Kirol proba horrek ondorengo linea zerbitzuak aldatuko ditu: Zarautz – Aia – Orio; Zumaia – Donostia (N-634); Zumaia – Donostia (AP-8 Zarautzetik); eta Zumaia – Donostia (AP-8 Oriotik). Horrez gain, Getaria eta Zarautz artean lantzadera zerbitzua egongo da.

ZARAUTZ – AIA – ORIO LINEAN, 15:55eko zerbitzua Zarautzetik Oriora joango dena, Zarautzeko herritik ibiliko da hiri barrutik (kaleak Bizkaia, Urdaneta eta Araba), ondorengo geralekuak burutuz: Bizkaia biribilgunea; Kiroldegia biribilgunea; eta Suhiltzaileak biribilgunea. Beste alde batetik, Oriotik Zarautzera joango den 16:40ko zerbitzua azken herri honetatik ibiliko da barrualdetik (Araba, Urdaneta eta Bizkaia), eta ondorengo geldialdiak burutuko ditu: Biribilgunea Suhiltzaileak; Biribilgunea Kiroldegia; eta Biribilgunea Bizkaia.

ZUMAIA – DONOSTIA (N-634) LINEAN, Zumaiatik irtengo diren 14:30, 15:30 eta 16:30etako zerbitzuek, behin Txomin Agirre geralekua burututa, Meagaseko Gaineraino jarraituko dute, Iraetatik. Hori dela eta, zerbitzu horietan ondorengo geralekuak kendu egingo dira: Patxita Etxezarreta, Caminero eta Getaria. Horrez gain, Meagaseko Gainean geldialdia burutuko du, Getaria eta Meagas artean ezarriko den lantzaderarekin lotzeko.

Horrez gain, aipatutako zerbitzuak Zarautzetik ibiliko dira herriaren barnealdetik (kaleak Bizkaia, Urdaneta eta Araba), eta ondorengo geralekuetan burutuko dituzte geldialdiak Bizkaia, Kiroldegia eta Suhiltzaileak, berriro ere N-634 errepidearekin Oriorantz lotuz, ohiko ibilbidearekin jarraituz (16:30etako zerbitzua izan ezik, Zarauzko Suhiltzaileetan geratu ondoren, autobidetik Urbileko geralekuraino joango da, ohiko ibilbidearekin jarraituko du eta Orioko geralekua kendu egingo da).

Donostiatik 16:00etan eta 17:00etan irtengo diren zerbitzuek, Zumaiarako noranzkoan, Zarautzeraino ohiko ibilbidea burutuko dute, eta bertan barruko ibilbidea egingo dute, ondorengo geralekuak burutuz Suhiltzaileak, Kiroldegia eta Bizkaia Kalea. 16:00etako zerbitzua Zumaiaraino joango da Meagaseko Gainetik, gero han geldialdia burutuko du Getaria eta Meagas artean ezarriko den lantzaderarekin lotzeko, gero Iraetatik joango da Txomin Agirre geralekura. 17:00etako zerbitzuak Zumaiarantz jarraituko du ohiko ibilbidetik.

ZUMAIA – DONOSTIA (AP-8 ZARAUTZETIK) LINEAN, Zumaian irtengo diren 16:00etako eta 17:00etako zerbitzuek, Txomin Agirreko geralekua burututa, Iraetatik Meagaseko Gaineraino joango da, eta ondorengo geralekuak kendu egingo dira Patxita Etxezarreta, Caminero eta Getaria. Geldialdia burutuko dute Meagaseko gainean, Getaria (Herrerieta kalea) eta Meagas artean ezarriko den lantzaderarekin lotzeko. Zarautzen herri barrutik ibiliko dira, (kaleak Bizkaia, Urdaneta eta Araba), ondorengo geralekuak burutuz Biribilgunea Bizkaia, Kiroldegia eta Suhiltzaileak. Zarautzen Suhiltzaileen geralekua burututa, autobidearen bidesarira joango dira ohiko ibilbidearekin jarraitzeko. Kontrako noranzkoan, Donostiatik irtengo den 16:40ko zerbitzuak, Zarautzeraino ohiko ibilbidea burutuko du, eta bertan herri barruko ibilbidea burutuko du eta ondorengo geralekuak: Suhiltzaileak, Kiroldegia eta Bizkaia Kalea, Zumaiarantz Meagaseko gainetik jarraitzeko, Iraetatik Txomin Agirre geralekura joateko. Meagaseko gainean geldialdia burutuko du, Getaria (Herrerieta kalea) eta Meagas artean ezarriko den lantzaderarekin lotzeko. Ondorengo geralekuak kendu egingo dira: Getaria, Caminero eta Patxita Etxezarreta. Beste alde batetik, Donostiatik irtengo den 17:40ko zerbitzuak Zarautzen barruko ibilbidea burutuko du, ondorengo geralekuak burutuz: Suhiltzaileak, Kiroldegia eta Bizkaia kalea gero ohiko ibilbidetik jarraitzeko (N-634) Getariarantz eta Zumaiarantz.

ZUMAIA – DONOSTIA (AP-8 ORIOTIK) LINEAN, Zumaiatik 15:00etan irtengo den zerbitzua, behin Txomin Agirre geralekua burututa, Iraetatik Meagas gainera jarraituko du. Ondorengo geralekuak kendu egingo dira: Patxita Etxezarreta, Caminero eta Getaria. Horrez gain, Meagas gainean geldialdia burutuko du Getaria (Herrerieta kalea) eta Meagas artean ezarriko den lantzaderarekin lotzeko. Zarautz herri barrutik egingo du (kaleak Bizkaia, Urdaneta eta Araba), ondorengo geralekuak burutuz Biribilgunea Bizkaia, Kiroldegia eta Suhiltzailea. Behin Zarautzen Suhiltzaileen geralekua burututa, Oriora N-634 errepidetik joango da, ohiko ibilbidearekin jarraituz. Beste alde batetik, Zumaiatik 17:15ean irteera duen zerbitzua kendu egingo da.

Kontrako noranzkoan, Donostiatik irtengo den 16:15eko zerbitzuak Zarautzen herri barruko ibilbidea burutuko du, ondorengo geralekuak burutuz Suhiltzaileak, Kiroldegia eta Bizkaia Kalea, Meagas gainetik Zumaiarantz jarraitzeko, Gaina horretan geratuz Getaria eta Meagas artean ezarriko den lantzaderarekin lotzeko, Iraeta Txomin Agirre geralekura joateko. Kasu honetan ondorengo geralekuak kendu egingo dira Getaria, Caminero eta Patxita Etxezarreta.

Beste alde batetik, Euskotrenek GETARIA – ZARAUTZ ARTEAN LANTZADERA ZERBITZUA ezarriko du. Zerbitzu hau Meagas eta Getaria (Herrerieta kalea) artean burutuko da, Balenciagaren aurrean dagoen biribilgunea. Irteera orduak ondorengo hauek izango dira:

•    Getariatik Meagasera: 14:30; 15:00; 16:00; eta 17:00etan.
•    Meagasetik Getariara: 14:45; 15:30; 16:30; eta 17:30ean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.eus webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko