Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek datorren ekainaren 13ean gaueko tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Fito & Fitipaldis Ficoban eskainiko duten kontzertua dela eta

2015.eko ekainak 11

Ekainaren 13an, larunbatean, Fito & Fitipaldis taldeak Ficoban eskainiko duen kontzertuaren ondoren joan-etorriak errazteko, Euskotrenek Irun Ficobatik Hendaiarantz eta Lasarterantz gauez tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu.

Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

•    IRUN FICOBA- Lasarte → 1:35ean
•    IRUN FICOBA –Hendaia → 1:25ean

Trenen irteera orduak kontzertuaren iraupenaren arabera aldatu daitezke, Hendaiarantz azkeneko ordua 2:35ean eta Lasarterantz 2:43an izanik

Tren hauek beti bezala gainerako geltokietan geldituko dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.eus edota @euskotrenEJGV twitter gunean

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko