Berriak
Eu

Jonan Fernandezek boto gehien jaso dituzten herritarren 20 galderei erantzungo die zuzenean #JonanTopaketa –n

2015.eko ekainak 23

Azken egunetan herritarrek Twitter, Facebook eta YouTube bidez egin dizkioten galderak erantzungo ditu 25ean ostegunean, 11:30etik aurrera

Bakea eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernándezek azken egunetan herritarrek sare sozialen bidez egin eta boto gehien jaso dituzten 20 galderak erantzungo ditu. #JonanTopaketa ekimena Irekiako taldeak antolatu du.

Elkarrizketa zuzenean emango dute YouTube bidez. Urkullu lehendakariak, Aburto, Beltrán de Heredia, Oregi, Tapia, Darpon eta Toña sailburuek antzeko topaketetan hartu dute parte.

Hautaketa

Aukeraketa egiteko, Facebook-en “Atsegin dut”, iruzkin edo partekatu kopuru handienak edota Twitter-en birtxio edo gogoko kopuru handienak dituztenak erabili dira

Prozedura

Galderak egiteko epea ekainaren 11tik 19ra gaua arte izan zen, eta bozkatzekoa, ekainaren 20tik ekainaren 22ra arratsaldera arte. Ekainaren 23an, idazkari nagusiak galderak erantzungo ditu eta YouTuben ikusi ahalko da elkarrizketa zuzenean. Emanaldiaren bideo osoa Irekian eta Irekiak Youtube-n duen kanalean argitaratuko da. Jonan Fernandez idazkari nagusiak azaldutako moduetan boto gehien jaso dituzten hogei galderak erantzungo ditu. Zuzeneko emanaldian erantzungo ez dituen galderak Irekiaren webgunean erantzungo ditu, bai eta argitaratu ere, eta hedatu egingo dira Irekiaren sare sozialetako eta Eusko Jaurlaritzaren tresnetako erabiltzaileek ezagut ditzaten.

Galderen zerrenda osoa

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko