Berriak

Kontsumobidek ontziratutako gasaren (butanoa eta propanoa) erabiltzaileei ohartarazi nahi die kontu handiz ibil daitezen etxean jarduteko eskaerak onartzean

2015.eko ekainak 11

Berriz ere jakin dugunez, azken asteetan Euskadin bisitaldiak egiten ari dira, etxez etxe, ustez gas-instalazioak aztertzeko. Zehazkiago, Aiaraldean eta Busturialdean jarduten ari dira oraingo honetan.

Kontsumobidek, nahigabeko egoerak saihesteko helburuarekin, ontziratutako gasaren erabiltzaileei ohartarazi nahi die kontu handiz ibil daitezen haien instalazioetan jarduteko eskaerak onartzean.

Salaketen arabera, 70 €-ko fakturazioak egin dituzte, gutxi gorabehera, gomak aldatzeagatik eta 'egiaztapenak' egiteagatik

Normalean herriguneetatik urrundutako eremuetan jarduten dute, eta adineko jendeari egiten diote iruzur.

 

Horrelako egoerak saihesteko, honako hauek ekarri behar dira gogora:

  • Hornidura-kontratuen titular guztiek ontziratutako gasaren instalazioen nahitaezko azterketa egin behar dute, 4 urtean behin. Aldi hori amaitzen den urte naturalaren barruan egin behar da azterketa.
  • Ontziratutako gasa banatzen duten enpresek azterketa egin beharra gogorarazi behar diete instalazio horien erabiltzaile edo titularrei, behar adinako aurrerapenaz, azterketa egiteko epea amaitzen den eguna argi eta garbi adierazita.
  • 'Egiaztapenak' egiteko inolako betebeharrik ez dago.
  • Gasa hornitzen duten enpresek egingo dute aldian behingo azterketa, behar bezalako baimenarekin.
  • Gomak ordeztu baino lehen, iraungipen-data egiaztatu behar da. Datu hori goman inprimatuta dago, eta noiztik aurrera aldatu behar den adierazten du.
  • Edozeinek Industria Ministerioaren Industria Erregistro Integratua kontsulta dezake, baimendutako enpresak zein diren jakiteko.

 

Gainera, Kontsumobidek honako gomendio hauek kontuan hartzeko gomendatzen du:

  • 'Aldian behingo azterketa' horiekin zerikusia duten ustekabeko bisitaldiekin ez fidatzea, inoiz ere ez (baldin eta bisitaldia aldez aurretik eskatu ez baduzu edo hornidura ematen duen enpresa zurekin aldez aurretik harremanetan jarri ez bada).
  • Konpainiari zuzenean informazioa eskatzea, egin beharreko jardunen inguruan sor daitekeen edozein zalantza argitzeko.
  • Zalantza izanez gero, ez sinatu ezer, eta ez eman datu pertsonalik.
  • Ez ordaindu zuzenean etxera bertaratzen den pertsonari.
  • Etxean bertaratutako pertsonari akreditazioa erakusteko eskatzea, dagokion konpainiaren langilea dela egiaztatzeko.

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainak 11

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2015.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    Kontsumobide alerta a las personas usuarias de gas envasado (butano y propano) para que extremen.. http://t.co/0Ygl4chHVT