Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadin dauden familien enpresen aukerak aztertu eta bultzatu nahi ditu

2015.eko ekainak 11
  • Ekonomiaren Garapen sailak familien enpresek izan ditzaketen beharrei erantzuteko neurriak aztertuko ditu 

 

           Arantxa Tapia Conservas Serrats enpresan izan da, Serrats familiaren bosgarren belaunaldiak kudeatua, bere 125. urteurrenean. 

 Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua, Arantxa Tapia, Bermeoko Conservas Serrats enpresan izan da aurten ospatzen duen 125. urrenean. Enpresak arrain kontserbak lantzen ditu, eta esportazioan jarrita du merkaturatze lan garrantzitsua.

 Tapiaren interesak hiru izan dira, familiaren enpresa izaeraren kudeaketa, kontserba eta arrantza sektorearen arteko  loturan hobetu beharrekoak, eta Serrats enpresaren komertzializazio tresnak barne eta kanpo merkatuetan.

 “Enpresa hauen beharretan, gainontzeko enpresetako ohikoak aparte, familiaren kudeaketari lotuak diren beharrak eta berezitasunak aurkitzen dira.Une honetan, Euskadiko enpresa familiarren “osasuna” oso ezberdina da, eta Serrats enpresaren eredua lagungarri zaigu gauzak nola egin daitezkeen aztertzerakoan” esan du Arantxa Tapiak.

 Jaurlaritzaren ustez, Familietako Enpresen ereduari azterketa berezia zor zaio. Familietako Enpresek zer nolako ekarpena egiten dioten Euskadiko lehiakortasunari aztertuko du Jaurlaritzak,  zeintzuk diren enpresa horien behar zehatz eta bereziak, adibidez belaunaldien arteko esku-aldaketak, enpleguari ematen dioten egonkortasuna, etab.

 Badira punta puntako herrialdeak, Alemania eta Suedia adibidez, Familien Enpresa kopuru altua dutenak, eta sailburuaren ustez kudeaketa eredu honek badu lehiakortasunarekin zerikusi zuzena.

Kontserba eta Arrantza sektoreen arteko loturak

Serrats enpresaren jarduerari dagokionean, sailburuak azpimarratu du Kontserben Industriak izugarri aberasten duela bertako produktuen balio et berezitasuna, eta ezinbestekoa den lotura zuzena duela hain gurea den arrantza sektorearekin. 

Euskadin, kontserben Industrietan beharrezkoak diren bertako lehengai nahikorik ez dago eta horrexegatik industria transformatzaileak asko jo behar izaten du kanpo merkatuetara lehengai bila.

Tapiak dei egin die arrantza sektore eta kontserben sektoreetako ordezkariei akordio  batera iritsi daitezen, sektore biek duten beharrei erantzungo dien lehengaien oreka mantendu ahal izateko. 

“Aspaldi lantzen ari garen egoera da, baina uste dugu erdi bideak adostu daitezkeela Arrantza Kofradien eta Kontserben enpresen artean, gure kontserbetan bertako produktuaren presentzia handiagoa egon dadin” aldarrikatu du sailburuak.

Kontserben jardueran nazioartekotze kultura zabaldua da

 Kontserben Industrietan oso zabaldua dago nazioartekotzea, esportazioetan kokatzen baita negozioaren zati handi bat.

 Horregatik, elikagaien sustapen ekintzak gero eta zabalduagoak dira, eta lan honetan Jaurlaritzaren babesa gogoratu du tresna ezberdinen bitartez. Tartean, Elkartzen ekimena, kanpo merkatuetan produktuak sustatzeko balio duena; goi mailako Elikagaien Azoketan parte hartzeko azpiegitura languntza ( Gourmet, Alimentaria…) edota kostaldeko herrietako arrain azoketan bertako produktua sustatzeko laguntzak. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)