Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

i-Tourbask sareko turismo bulegoek Inaziar Ibilbidea ezagutu dute

2015-06-10

Basquetour-en ekimenez, bisitaldian sareko teknikarien zuzeneko informazioa izan dute Euskadi eta Katalunia artean dihoan ibilbide berri honi buruz.

I-Tourbask sareko turismo bulegoetako teknikariek atzo zuzenean euskal turismoaren “Inaziar Ibilbidea” deitutako ibilbide berria ezagutu zuten, Turismo zuzendaritzak aipatutako teknikarien lankidetzarekin eta  Ibilbidea igarotzen den sei eskualdeek (Urola Erdia, Urola Garaia, Debagoiena, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea eta Arabako Errioxa) eta Basquetour-ek osotzen duten Mahai Teknikoaren ekimenez, antolatutako bidaia baten.
Turismo eragileek La Antiguako interpretazio zentrua bisitatu zuten, Loiolan izan ondoren, eta bertan Zumarragako alkatearekin, Mikel Serranorekin, egon ziren. Gero Manresa eta Montserrateko turismo teknikariekin topaketa baten parte hartu zuten “Inaziar Ibilbidea”-ren azken zatia ezagutzeko. Honez gain, turismo produktu honen inguruko esperientziak bertako turismo enpresekin partekatzeko aukera izan zuten.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)