Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
qrcode

V. pintxo txapelketa Hondarribian

2010-07-13

 

Miniaturan landutako sukaldaritzaren ikuskizun handia, zuzenean

 

2010eko urriaren 18tik 26ra bitarte egingo da Hondarribian, eta EITB.com-ek zuzenean emango du

 

Pintxorik onenei ematen zaizkien sariek zuzkidura ekonomiko handia izango dute. Horiez gain, Kalitatea Saria, Norge Saria, Azti Innovación Saria eta Keler Maridaje Saria izango ditugu

 

  • Ø Hona hemen txapelketaren babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Hondarribiko Udala, La Bacaladera, Norge Productos del Mar de Noruega, Keler, Bodegas Luis Alegre, Café Fortaleza, Fagor, EiTB, Azti-Tecnalia, Kalitatea, Akropost, TVPI, Comunitac, Ecogras eta Cebanc.
  • Ø Ekitaldia Hondarribiko Alde Zaharrean jarriko den karpa handi batean egingo da. Bertan, sukaldariek jendearen aurrean egingo dituzte pintxoak.
  • Ø Aurreko bi urteetan bezalaxe, pintxo guztiak eta parte hartu duten sukaldari guztiak bilduko dituen liburua argitaratuko da. Aurten, gainera, EITBk editatutako DVD bat izango da.
  • Ø 10.000 eurotik gora banatuko dira saritan, eta izena emateko epea urriaren 8an amaituko da.
  • Ø INFORMAZIO GUZTIA www.campeonatodepintxos.com web-orrian.

 

Gastronomiazaleek berriak, errezetak eta Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko pintxo-sukaldariak aurkituko dituzte Facebooken dagoen Pintxo Txapelketa orrian.

EUSKO JAURLARITZA-LA BACALADERA SARI NAGUSIA                                              

 

V. Pintxo Txapelketa 2010eko urriaren 18tik 26ra bitarte egingo da Hondarribian, Alde Zaharrean jarriko den karpa handi batean. Bertan, sukaldariek zuzenean landuko dituzte pintxoak, eta minutuz minutuko emanaldia eskainiko du EITB.com-ek.

 

Txapelketan, diru kopuru handiak banatuko dira saritan. Sarien artean, honako hauek azpimarra daitezke: Eusko Jaurlaritza-La Bacaladera Sari Nagusia txapeldunarentzat (3.000 euro, txapela eta garaikurra), Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sari Nagusia bigarrenarentzat (2.000 euro eta garaikurra), eta Hondarribiko Udalaren Sari Nagusia hirugarrenarentzat (1.000 euro eta garaikurra).

 

Hona hemen txapelketaren babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Hondarribiko Udala, La Bacaladera, Norge Productos del Mar de Noruega, Keler, Bodegas Luis Alegre, Café Fortaleza, Fagor, EiTB, Azti-Tecnalia, Kalitatea, Akropost, TVPI, Comunitac, Ecogras eta Cebanc.

 

Gainera, epaimahaiak aipamen bereziak egiteko ahalmena izango du, komenigarritzat hartzen badu, txapelketan parte hartu duten, baina saririk lortu ez duten pintxo batzuek azpimarratzeko moduko ezaugarriak dituzten kasuetan.

 

Sari nagusi horiez gain, honako hauek emango dira: III. Eusko Label Saria produktu ziurtatuekin egindako pintxorik onenarentzat, II. Azti Innovación Saria, II. Norge Saria bakailaoarekin egindako pintxorik onenarentzat, eta I. Keler Saria garagardoarekin hobekien uztartzen den pintxoarentzat. .

 

Taberna duten eta pintxoak eskaini ohi dituzten Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko ostalaritza-establezimendu guztiek izango dute izena emateko aukera. Parte-hartzaileek pintxo bakarra aurkeztu ahal izango dute txapelketan.

 

Txapelketan izena emateko epea zabalik dago, eta datorren urriaren 8an amaituko da. Izena ematea doan izateaz gain, parte-hartzaile guztiei Hondarribiko hotel batean gaua emateko gonbidapena egingo zaie, eta guztiekin anaitasun-afari bat egingo da.

PRODUKTUARI ETA BERRIKUNTZARI EMANGO ZAIZKION SARIAK                             

 

Txapelketako sari nagusiekin batera, antolatzaileek produktuari, berrikuntzari, sormenari eta beste gastronomia-balio batzuei lotutako hainbat sari ezarri dituzte.

 

Bertako kalitateko produktuak bultzatzen dituen Kalitatea Fundazioak III. Eusko Label Saria emango dio erakundeak berak ziurtatutako produktuekin egindako pintxorik onenari (osagai nagusia edo bigarren mailako gutxienez bi osagai).

 

Sariak honako zuzkidura hau izango du: diploma, 500,00 euroko txekea, eta beste 500,00 euro Kalitatea Fundazioak ziurtatutako produktutan.

 

Pintxo Txapelketan, halaber, II. Azti-Tecnalia Innovación Saria emango zaio azken fasean parte hartzen duen eta berrikuntzaren ideia hobekien irudikatzen duen pintxoari (teknika berrien aplikazioari, gastronomia-proposamen berriei edo egokitzeei, eta proposamen tradizionalen eguneratzeei dagokienez), eta pintxo-taberna batean aplikazio praktikoa eta erreala duen izaera ekintzaile, irudimenezko eta sortzaileari.

 

Saria AZTI-Tecnaliak babestuko du, eta AZTI-Tecnalia, De Dietrich eta Mugaritz Jatetxeak antolatzen dituzten eta AZTI-Tecnaliak Bizkaiko Parke Teknologikoan duen zentroko sukaldaritza esperimentalean egiten diren gastronomia-prestakuntzako ikastaroetako batera joateko aukera izango du irabazleak.

 

Norge, Productos del Mar de Noruega enpresak, bestalde, II. Norge Saria emango dio bakailaoarekin egindako pintxorik onenari. Irabazleak bidaia bat egingo du Norvegiara, eta, bertan, stage profesional bat izango du Gastronomia Zentro Nazionalean.

 

Cervezas Keler enpresa Pintxo Txapelketaren bultzatzaile berria dugu, eta I. Keler Saria emango dio epaimahaiaren ustez garagardoarekin hobekien uztartzen den pintxoari. Honako zuzkidura hau izango du: bi gau Rusticae kateko edozein hoteletan (bi lagunentzat), eta sukaldari irabazlearen pisuaren baliokidea garagardotan.

PINTXOEI BURUZKO LIBURURIK ONENA                                                                        

Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak -ekitaldiaren antolatzaileak- bosgarren txapelketa honen liburua argitaratuko du, aurreko bi urteetan bezalaxe. Liburuak pintxoen irudiak eta errezetak, sortzaileen irudiak eta pintxoak dastatzeko establezimenduen kokapena bilduko ditu. Gainera, liburuarekin batera, Txapelketako irudirik eta bideorik onenak bilduko dituen DVD bat emango da, EITBk editatua. Finalisten diplomez, garaikurrez eta sariez gain, parte-hartzaile guztiek Txapelketaren liburuaren ale bat jasoko dute.

Txapelketaren mekanikan, finalerako sailkapena urriaren 18an eta 19an egingo da Hondarribian. Honako hauek iritsiko dira finalisten kategoriara:

a) Lurralde bakoitzetik puntuaziorik handiena lortzen duten bi pintxoak. Honako hauek hartuko dira lurraldetzat: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroa.

b) Lurralde bakoitzeko beste establezimendu bat inskribatutako bost establezimenduko (edo frakzioko, seigarrenetik aurrera). Lurralde bakoitzeko sailkapenetik hartuko dira, hirugarren postutik aurrera.

c) Eta, azkenik, gonbidapen bidez, probintziako txapelketen edo antolatzaileek esanbidez adierazitako txapelketa garrantzitsuen irabazle absolutuak, betiere izena eman badute. Hona hemen txapelketa horiek:

Nafarroako Pintxoaren Astea

Bilbo-Bizkaiko Pintxo Txapelketa

Arabako Pintxoaren Astea

Gipuzkoako Pintxo Txapelketa

Txapelketaren oinarrien arabera, hauxe da pixtxoa: "bi edo hiru hozkadatan kontsumi daitekeen gastronomia-elaborazioa; jatetxeetako plateren anoa-erdiak ez dira onartuko". Gainera, aurkeztuko diren proposamenek bi euroko kostua izango dute gehienez, eta gehienez hiru eurotan saldu ahal izango dira.

V. Txapelketan aurkezten diren pintxo guztiak jendeak dastatu ahal izango ditu parte hartzen duten establezimenduetan. Horretarako, Txapelketaren irudiarekin identifikatuko dira establezimenduak.

Izena emateko epea itxi ondoren, antolatzaileek parte-hartzaile guztien zerrenda argitaratuko dute lurraldearen arabera, www.campeonatodepintxos.com web-orrian. Era horretan, interesdunek pintxoak dastatzeko ibilbideak antolatu ahal izango dituzte.

AZKEN FASEA                                                                                                                    

Azken fasea urriaren 25ean eta 26an egingo da Hondarribian. Lehen egunean, kanporatze-proba egingo da. Horren ondoren, Txapelketako hamar pintxorik onenak geratuko dira sailkatuta.

Bigarren egunean, berriz, azken proba egingo da, goizean. Horren ondoren, sariak eta garaikurrak emango dira.

V. Pintxo Txapelketari buruzko informazio guztia web-orri ofizialean aurki daiteke (www.campeonatodepintxos.com).

Inskripzioak webgune horren bitartez, posta elektroniko bidez (helbidea: noticias@campeonatodepintxos.com), edo posta arrunt bidez egin daitezke. Azken kasu horretan, honako helbide honetara bidali behar da dokumentazioa: Hondarribiko Ostalaritza Elkartea. Pintxo Txapelketa-Hondarribiko Ostalaritza Elkartea. Posta-kutxa: 269, Hondarribia (20280).

Palmaresa                                                                                                                          

LAUGARREN EDIZIOA, 2009

TXAPELDUNA
Darran Williamson. Bitoque de Albia taberna. Bilbo.
Isats-maxibona erreki-zoparekin
TXAPELDUNORDEA
Philippe Lafargue. Chez Philippe taberna. Biarritz.
Erbia "a la Real" erara, perretxikoak eta kaputxino-hostoak
HIRUGARRENA
Bixente Muñoz. Gran Sol taberna. Hondarribia

Barazki sorta Jaizkibelgo hodei batean
KALITATEA FUNDAZIOAREN EUSKO LABEL SARIA
Cesar Hervás. Orbaneja taberna. Basauri.
Eusko Label arrautza foiez eta onddoz betea

NORGE SARIA

Vivien Durand. Lieu Dit Vin taberna. Hendaia
Bakailao- eta onddo-pilota kurruskaria

AZTI-TECNALIA INNOVACIÓN SARIA

Bixente Muñoz. Gran Sol taberna. Hondarribia
Koktel trifasikoa. Usaindu, jan eta edan
EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIA
Jose Antonio Calvo. Zeruko taberna. Donostia.
Rosagante

HIRUGARREN EDIZIOA, 2008

TXAPELDUNA
Iñaki Rodaballo. Café Niza taberna. Iruña.
Porky, Porky
TXAPELDUNORDEA
Javier Iturralde eta Matias Giocoli. El Caserio de Baztan taberna. Taxoare.
Ahate-habia
HIRUGARRENA
Darran Williamson. Bitoque taberna. Bilbo
Gorringoak patatarekin, hirugiharrarekin eta gazta-airearekin
KALITATEA FUNDAZIOAREN EUSKO LABEL SARIA
Raul Fernández eta Antonio Cristóbal. Chelsy taberna. Iruña
Txipiroia eta Gernikako piperra tenpuran, Getariako Eusko label tomatearen zopa hotzarekin eta lima-lurrunarekin
EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIA
Felix Manso eta Angela Basabe. Gaztelumendi-Antxon taberna. Irun.
Ajoarriero faltsua aire berriekin.

BIGARREN EDIZIOA, 2007

TXAPELDUNA

Edorta Lamo eta Iñigo Cojo. A Fuego Negro taberna. Donostia. Gipuzkoa.

Txitxarroa, ardi-gazta eta menda gerezi-ogi txigorrean

Eusko Jaurlaritzaren enkargua euskararen sustapenerako Ukan pintxoa sortzeko.

TXAPELDUNORDEA

Bixente Muñoz. Gran Sol taberna. Hondarribia. Gipuzkoa

Foie- eta gazta-bola karamelatua foie-jogurt kokodunaren gainean

HIRUGARRENA

Josean Clavo. Zeruko taberna. Donostia. Gipuzkoa

Bakailaoa bere sutan

EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIA

Javier Iturralde eta Matias Giocoli. El Caserio de Baztan taberna. Taxoare. Nafarroa.

Itsas sumendia

LEHEN EDIZIOA, 2006

TXAPELDUNA.

Enrique Fuentes (Toloño taberna, Gasteiz-Araba).

Baba-milorria berdel-pistoaren gainean

TXAPELDUNORDEA

Mikel Vicente eta Juan Jose Antón (Trapagarango Batzokia -Bizkaia)

Club Ranero berritua

HIRUGARRENA

J. R. Elizondo eta Contxita Bereciartua (Aloña Berri taberna, Donostia-Gipuzkoa)

Guiller

JENDEAK EGINDAKO BOZKETAN

Edorta Lamo eta Iñigo Cojo (A Fuego Negro taberna, Donosita-Gipuzkoa)

Olagarroa parrillan, sagar berdea, patata morea eta aire gorria

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Muela