Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Administrazio elektronikoak aurrerapen apala izan du 2014an euskal serktore publikoko erakundeetan

2015.eko ekainak 10
  • Euskal administrazio eta enpresa publikoekiko prozedura eta izapide guztien % 39,8 osorik egin daitezke dagoeneko Internet bidez, 2013an baino 4 hamarren gehiago.
  • Gipuzkoa da administrazio elektronikoko eskaintzaren buru, Arabak 4 puntu handitu du indizea, eta Bizkaian ez da aldaketarik gertatu alde horretatik.

2014ko Garapen Elektronikoko Indizea Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailak sortu eta kudeatutako estatistikoa da, eta, euskal administrazio eta enpresa publikoetako laginak aztertuta, administrazio elektronikoaren bilakaera eta ezaugarri nagusiak neurtzen ditu, eskaintzari dagokionez.

Euskal sektore publikoak eskaintzen dituen izapide eta prozeduren erdiak baino gehiago –% 59,4 hain zuzen– udalei dagozkie, % 15,4 foru-aldundiei, % 12,7 Eusko Jaurlaritzari eta gainerako % 12,5, azkenik, bestelako erakunde publikoei, hala nola unibertsitate, erakunde autonomo eta elkarte publikoei.

Alegia, bost izapidetatik bi osorik egin daitezke dagoeneko Internet bidez; ia beste hainbestek (% 38,4) aukera ematen dute bete beharreko formularioak deskargatzeko eta, zenbaitetan, betetzeko eta beteta bidaltzeko ere. Gainerako % 21,8k informazioa baino ez du eskaintzen.

Lurraldeka, Gipuzkoako administrazio publikoek aukera ematen dute beren izapide administratiboen % 45 osorik Internet bidez egiteko. Bizkaia eta Araba datoz atzetik, izapideen % 36,9 eta % 29,3 eskainita, hurrenez hurren. Azken lurralde horretan ehuneko lau puntu handitu da. Gipuzkoan, berriz, 1,6 puntu eta Bizkaian apenas aldatu den ehunekoa.

2013tik 2014ra bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoaren Garapen Elektronikoko Indizeak 4 hamarren egin zuen gora, eta osorik online egin daitezkeen izapide administratiboak dagoeneko % 39,4 dira.

Administrazio elektronikoak euskal erakunde publiko guztietan aurrerapen apala izateak badu arrazoirik: eskaera handiena duten prozedura eta izapideak Internet bidez eskuragarri daude dagoeneko, eta falta direnak, berriz, ez dira horren maiz erabiltzen eta haiek mekanizatzea ez da hain errentagarria edo eraginkorra.

Bestalde, azken urteetan izan duen hazkundearekin eta alor honetan metatutako esperientziarekin, hainbat erakunde publikok administrazio elektronikoaren atalak berrikusi eta berregokitu egin dituzte, eta ez dira hazten joan.

 

METODOLOGIARI BURUZKO OHARRA: Ikerketa 1.816 prozedura eta izapidez osatutako lagin aleatorio batean oinarrituta egin da, Zerbitzu eta Prozedura Publiko Elektronikoen 2013ko katalogotik aterata. Horiek baliatu dira 2013-2014ko bilakabidea estimatzeko. Indizearen oinarri-urtea 2010 izan da; harrezkero ez da alta berririk izan, bai ordea bajak. Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza daukaten Estatuko Administrazio Orokorreko entitate publikoak ez dira aintzat hartu.

 

 

 

 Argibide gehiago: Garapen Elektronikoko 2014ko Indizearen taula eta txostenetarako sarbidea

 

 

 

 

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2015.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    Moderado avance de la administración electrónica en 2014 en las entidades y sector público vasco http://t.co/TNCEMFmnbL

  • @PIPEJGV
    2015.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    Moderado avance de la admin. electrónica en 2014 en las entidades y sector público vasco ⏩ http://t.co/f039iRNIor http://t.co/HBvvXh8PmI

  • @PIPEJGV
    2015.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    Admin. elektronikoak aurrerapen apala izan du 2014an euskal sektore publikoko erakundeetan ⏩ http://t.co/1jtFEfFjSo http://t.co/gPMBkNZOe9

Komunikabideek behera kargatzeko