Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritza 2016ko Ingurumen Kazetaritzako II. Sariketa antolatzen ari da.

2015.eko ekainak 10

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila 2016ko Ingurumen Kazetaritzako II. Sariketa antolatzen ari da. Euskadirekin eta ingurumenarekin lotutako kazetaritza-lanak aurkeztu daitezke sariketa honetara. Lanek 2015ean argitaratutakoak edota bidalitakoak behar dute izan, eta ingurumenarekin lotutako azterlanei, jarduerei, egoerei, erreportajeei, elkarrizketei eta tankerako lanei egin behar diete erreferentzia.

 Deialdia eta parte hartzeko baldintzak urte amaieran egingo dira. 2015eko edizioa Francisco Góngora arabarrak irabazi du beste 28 hautagairen artetik, okilei buruz egindako erreportaje batekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)