Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Aparkabisa Bizkaiko Garraio Gunea, A.B. - Centro de transportes de Bizkaia sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte-hartzeko baimena eman du Eusko Jaurlaritzak. (2015-06-09(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko ekainak 09

Dekretua, Aparkabisa Bizkaiko Garraio Gunea, A.B. - Centro de Transportes de Bizkaia, A.B. sozietatearen kapital-gehikuntzan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak parte hartzeko baimenari buruzkoa.

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak baimena eman du Aparkabisa Bizkaiko Garraio Gunea - Centro de Transportes de Bizkaia sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte-hartzeko. Konpainia 1982an eratu zuten; haren xede sozialak ibilgailu pisutsuen aparkalekuak eta garraio zentro integratuen sustapena dira. Gaur egun, % 19,96ko partaidetza du Eusko Jaurlaritzak enpresan; hala ere, iragan martxoaren 24an, Batzar Nagusiak konpainiaren kapitala zabaltzea erabaki zuen, 1.499.486 euroko balioarekin zabaltzea ere. Beraz, Euskadiko administrazioak 299.467 euro jarriko ditu kapitala zabaltzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau