Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Gobernu-Kontseiluak Euskadiko ekosistema zerbitzuak ikertzeko esparru-akordio bat onartu du, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin. (2015-06-09(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015-06-09

Erabakia, Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen ikerketarako eta baliospenerako Euskal Herriko Administrazio Orokorraren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artekoa.

LABURPENA

Gobernu-kontseiluak esparru-akordio bat baimendu du gaur goizean, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin eta EHUko unibertsitatearekin, Euskadiko ekosistema-zerbitzuak ikertzeko. Akordioan ez dute ezarri horretarako diru-kopururik; izan ere, lankidetza-ildoak ezartzera mugatzen da. Dena dela, aurreikusi dute beharrezkoa izanez gero berariazko akordioak sinatzea horretarako.

Ekosistemetako aldaketen eraginei buruzko ezagutza sortze aldera, bai sektore publikoan bai pribatuan aplika daiteke Nazio Batuek garatutako Milurteko Ekosistemak Ebaluatzeko Nazioarteko Programa.

Euskadiko Ingurumen Esparru Programa 2014ko abenduan onartu zuten. Programan finkatutako helburuen artean daude, hain zuzen, ekosistemen zerbitzuak indartzeko ekintzak sustatzea, sistema degradatuak indartzekoak, eta halakoen eraginak identifikatzekoak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan