Berriak Osasuna
Eu

Milioi bat euro bideratuko ditu Osasun sailak osasun alorreko ikerketa proiektuetarako laguntzak ematera 2015ean. (2015-06-09(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko ekainak 09

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak 974.343 € emango ditu osasun-alorreko ikerketa-proiektuak garatzen laguntzeko. Laguntza hauek arautzen dituen Agindua, Eusko Jaurlaritzak onetsia, Euskadiren osasun-sistema garatzeko eta etengabe hobetzearren Osasun Sailak osasunaren alorrean ikerkuntza sustatzearen eta bultzatzearen alde egin duen apustuaren isla da.

Euskal herritarren osasuna eta ongizatea hobetzea da laguntzon helburua, ikerkuntzari eta berrikuntzari lagunduz eta gaixotasunak prebenitzera, diagnostikatzera eta tratatzera eta osasun publikoa sustatzera bideratutako jakintza berria sortuz, transferituz eta aplikatuz.

Deialdiaren arlo lehenetsiek Osasun Sailak legegintzaldirako ezarritako Estrategian, Osakidetzaren lerro estrategikoetan eta Euskadi 2013-2020 Osasun Planean -Euskadin osasun-arloko politikaren bidea adierazten du horrek- dute jatorria. Horien guztien bidez, ikerketa eta berrikuntza sustatzen dira, zerbitzuan osasunaren hobekuntzari eta osasun-zerbitzuen kalitate eta eraginkortasunari buruzko ezagutza aplikatzeko bide gisa.

Eremu hauetakoak izan ahal izango dira, zehazki, Euskadiko I + D ko osasun-zentro pribatu zein publikoetako ikertzaileei zuzenduak diren laguntza hauek helburu dituzten ikerketa-proiektuak: Ikerkuntza Biomedikoa, alde batetik, eta Osasun arloko Teknologia eta Zerbitzuei buruzko Ikerkuntza, bestetik, ekintzen eraginkortasunaren segimendua barne.

Ikerkuntza biomedikotzat hartuko da osasun publikoaren eta oro har giza osasunaren arloan egiten den oinarrizko ikerkuntza (gaixotasunak ardatz hartuta), klinikoa (pazienteak ardatz hartuta) eta epidemiologikoa; halaber osasuna hobeto sustatzeko, diagnostikatzeko, haren segimendua egiteko, monitorizatzeko eta tratatzeko behar den garapen teknologikoa.

Osasun arloko Teknologia eta Zerbitzuei buruzko Ikerkuntza, berriz, praktika klinikoa, pazientearen kalitatea ea segurtasuna eta ekintzen eraginkortasuna hobetzera bideratua da, bereziki ebaluazioaren arloko ikerkuntzaren bitartez. Osasun arloko Teknologia eta Zerbitzuak dira banakako nahiz taldekako osasun-beharrak asetzeko baliabide guztiak, hala nola erabiltzen diren botikak, ekipoak, gailuak, prozedurak, antolamendu-ereduak eta laguntza-sistemak.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jdarpon
    2015.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: El Departamento de Salud destina 1 millón de euros en 2015 a ayudas a proyectos de investigación en el ámbito de...http:/…

  • @syuste76
    2015.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: El Departamento de Salud destina 1 millón de euros en 2015 a ayudas a proyectos de investigación en el ámbito de...http:/…

  • @HUAospitalea
    2015.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud destina 1 millón de euros en 2015 a ayudas a proyectos de investigación en el ámbito de...http://t.co/ZOTGlQepas

  • @VArechavala
    2015.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @biocrucesHRI: El Departamento de Salud destina 1 millón euros 2015 a ayudas a proyectos de investigación en el ámbito de la salud.
    http…

  • @biocrucesHRI
    2015.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud destina 1 millón euros 2015 a ayudas a proyectos de investigación en el ámbito de la salud.
    http://t.co/aJYBz3bg5D