Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

416.000 euro arte plastiko eta ikusizkoen eremuko jardueretarako. (2015-06-09(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015-06-09

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren proposamenez, 2015ean arte plastikoen eta ikusizkoen eremuan egiten diren jarduerak diruz laguntzea arautzen duen Agindua onartu du.

Deialdi honen bidez, ondorengo modalitateetako jarduerak lagunduko ditu diruz:

- Sustapen-zabalkundearen modalitatea: Arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea edota beraietan parte hartzea (jaialdiak, erakusketak, lehiaketak,...). Ekitaldiok Euskadiko arte zentroetan izango dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren egileen lanak erakutsi edo zabalduko dituzte. Modalitate honek barnean hartzen ditu Euskadiko Autonomia Erkidegoan egiten diren arte garaikidearen gaineko sentsibilizazio-ekimenak ere (batzarrak, jardunaldiak, kongresuak, lantegiak, hitzaldiak...).
- Argitalpenen modalitatea: Euskarri desberdinak erabiliz egindako publikazioak egitea, beren xedea Euskadiko arte garaikidea zabaltzea eta bertako artistak eta haien lana sustatzea bada.
-Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea: Arte plastiko eta ikusizkoen sorkuntza-ekoizpenaren eremuan proiektuak egitea: arte-lanak ekoiztea eta ikertzea.

Deialdiak 416.000 euroko diru kopurua du. Proiektuak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan