Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregiren ustez, «Euskadik, Quebecek bezala, estatuek baino politika aurreratuagoak garatzen ditu klima-aldaketaren aurkako jarduera-esparruan»

2015.eko ekainak 09

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiren ustez, administratiboki gainetik dituzten estatuen aldean, «aurrerapauso handiagoak ematen ditu Euskadik klima-aldaketaren aurkako jardueran, Quebecek, Ontariok, Hego Australiak, Galesek, Flandriak, Kaliforniak eta beste hainbat herrialdek eta eskualdek bezalaxe».

 

Radio Vitoria-EITBko irratsaio batean hartu du parte Oregik gaur goizean. Maritxu Díez eta Javier Moncada kazetariek aurkeztu dute eta, elkarrizketan, sailburuak bereziki azpimarratu du «zientzialariek egindako oharren seriotasuna, planetako tenperatura ez dadin goratu bi gradu zentigrado baino gehiago mendea amaitu aurretik».

 

«Klima-aldaketa arintzeko eta hari aurka egiteko jarduketan, oinarrizkoak dira garraioaren, hondakinen, energiaren eta industriaren arloko jarduerak eta halaxe jaso da Klima Aldaketaren aurkako Euskal Estrategian» esan du Oregik.

 

«Europar Batasunak konpromiso hartu handia du klima-aldaketaren aurkako politikei dagokienez; Estatu Batuetan, Txinan, Indian eta beste eskualde batzuetan, ordea, gaiaren inguruko kontzientzia handiagoa falta da. Guk ez dugu atzean geratu nahi onargarriak eta egingarriak diren Europako politikak gure gain hartzen, baina den-denok jarri behar dugu gure aldetik: nola administrazioek, hala herritarrek ere. Hainbat eskualdek eta herrialdek hartu ditugun neurriak estatuek hartutako politiken aurretik doaz. Ezin dugu begira geratu, prest egon behar dugu».

 

Euskadiko irrati publikoko irratsaioan, pertsonen eta salgaien garraioari buruz ere jardun du Oregik.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)