Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Txingudi´ko Gidaplanaren zirriborroa jendaurrera ireki dute honezkero, Plaiaundiko Ekoetxean

2015-06-08
  • Agiri horrek koordinatzen ditu itsas-adarreko ekosistemen lotura ekologikoa berroneratzeko eta hobetzeko proiektu eta jarduerak
  • Ana Oregi: «Administrazio-arteko adostasunari esker, herritarrek eraginkorki har dezakete parte, ez dutenez zertan ordezkatu administrazio-arteko desadostasunik»

 Honezkero jendarteratu dute Txingudiko Gidaplanaren zirriborroa, herritarrek beharrezko ekarpen eta iradokizunak egin ditzaten, hala Txingudiko Ekoetxean nola dagokion webgunean. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako  Zuzendaria Ana Oregi, «dokumentu horrek koordinatzen ditu Txingudiko itsas-adarreko ekosistemen lotura berroneratzeko eta hobetzeko proiektu eta jarduerak, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak bultzatu du».

 Ana Oregiren ustez, «Txingudiko padurak bereziak dira oso; izan ere, 95.000 biztanleko konurbazio mugakide baten erdi-erdian dago Bidasoako itsas-adarra. Hendaiak, Irunek eta Hondarribiak eratzen dute, baina, horrez gainera, bertako azpiegitura itzelek zatikatua ageri zaigu.

 Gipuzkoan, orain arte, Txingudi besterik ez dute izendatu Hegaztiak Babesteko Eremu Berezi (HBEB) gisa. Oso puntu berezia da hegaztiek Pirinioen mendebaldetik egiten dituzten migrazio-prozesuetan» nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Sailburuak.

Herri-administrazioek lanean dihardute padurak lehengoratzeko, batez ere, 1991 urtetik, urte hartan sinatu baitzuten Lankidetza Hitzarmena Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irun eta Hondarribiko udalek. 1994ko akordio haren ondorioz, Txingudiko eremuaren baliabide naturalak babestu eta antolatzeko plan berezia onartu zuten.

 Gidaplanak bereziki nabarmentzen du berroneratze-prozesuaren ikuspegi berritua eta epe luzekoa. Plana eraginkorra izango bada, planean bertan ezarritako zuzentarauei buruzko adostasun-mailari esker izango da. Orobat, zenbaterainoko gaitasuna duen planak modu positiboan eragiteko indarra, eraginkortasun osoa eta eskubide eta betebeharrak arautzeko gaitasuna duten beste plan batzuen berrikuspen prozesuetan. 

 Ingurumenako Sailburuaren arabera, “Gidaplana idazteko metodoaren erdigunean, akordio ahalik eta zabalena bilatzea datza, eragile publiko desberdinen irizpide eta interesak bateratzeko. Dokumentu estrategikoa da eta, bestelako abagune batzuetara moldatu behar izanez gero, berau egokitzeko aukera eskaintzen du. Gidaplana garatuko duten azterketa, plan eta proiektuek beharrezko askatasun-maila izan beharko dute, hantxe bertan adierazietako betekizunekin konponbideak emateko adinakoa”.

 Proiektuen garrantzia agerikoagoa izango da ingurune konplexuetan irtenbideak diseinatzean: adibidez, Amute´ko zubi-inguruan ibilbideak elkarlotzen, edota nazioarte-mailakoak. Tarteko administrazioen adostasun zabalari esker, eraginkorragoa da parte-hartze publikoa, parte-hartzeak ez duenez zertan ordezkatu administrazioen adostasun eza» argitu du Ana Oregik.

 

Dokumentuaren hirugarren puntuan, ordezko irtenbideak adierazi dira; hain zuzen, azterketak aukera irekia eskaintzen zituen kontuetarako. Laugarrenean, berriz, helburu orokorrak eta irizpideak adierazi dira, aintzat harturik ikuspuntu integratuak eskaintzen dituen zeharkako aukerak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)