Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Kazetari iparamerikarrek Euskadi ezagutzen dute egunotan Jeff Koons-en erakusketaren inaugurazioa dela-eta Guggenheim-en

2015-06-08
  • Bisitaldia Basquetour-ek antolatu du museo bilbotarra, Bilbao Turismo eta San Sebastián Turismo-ren lankidetzarekin.

Atzo hasi zen Euskadin zehar eta 3 egunetan, astelehenean Guggenheim Bilbao Museoan hasitako Jeff Koonsen erakusketan interesatutako hamar bat kazetari iparamerikarren bisita.

Bidaian zehar, kazetariek, aipatutako erakusketaren inaugurazio-ekitaldietan egoteaz gain, hiria ere ezagutuko dute, Bizkaia Zubiraino hurbilduko dira, “Jai Alai” pilota esperientzi batean eta sukaldaritza tailer batean parte hartuko dute eta pintxo ibilbide bat egingo dute hiriburu bizkaitarrean. Ondoren, Getariara eta Balenciaga Museora hurbilduko dira eta, gero, Donostiara bisita gidatu batekin eta bertan Donostia 2016 kultur hiriburu europarraren egitasmoa aurkeztuko zaizkie sagardotegi baten bazkari batekin bukatzeko.

“Basque style” esperientzi bat izango da, gastronomia eta kultura uztartuz, “New York Observer”, “Christie’s Magazine” edota “Art in America” bezalako argitalpenetako kazetariek, arte eta kulturan adituak, euskal turismoaren gorengo baliabideetako batzuk, gertutik, ezagu ditzaten.

Bidaia, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak antolatuta, Guggenheim Museoaren, Bilbao Turismo eta San Sebastián Turismoaren lankidetzarekin egin da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko