
11 euskal enpresa eta 50 bat belgiar izan dira turismo merkaturatze work shop batean
Gaur, hilak 3, Basquetour-ek sustapen eta merkaturatze jardunaldi bat antolatu du Bruselan, bertako OET-a eta Bruselss Airlines-en lankidetzarekin.
Jardunaldian 11 euskal enpresek parte hartu dute Belgikako 52 turismo enpresekin workshop batean eta, ondoren, Iruña katerin enpresak egindako gure gastronomiaren dastaketa bat egongo da. Aurkezpenean, besteak beste, Arantza Madariaga Basquetour-eko zuzendaria izan da.
Goizean gure MICE eskaintzaren aurkezpen bat ere egin da, botika enpresa belgiarrei zuzendua, Euskadik kongresuak, bilerak eta pizgarriak ospatzeko eskaintzen dituen aukerak ezaguterazteko.
Bisitari belgiarren sarrera-eboluzioa, 2011-2014
2014an, 26.652 sarrera eta 51.935 gaualdi izan ziren Belgikako bisitariek eginak Euskadiko turismo establezimenduetan.
Azken lau urteotako bilakaerari dagokionez, belgiar bisitarien sarrerak %21,5 igo dira eta gaualdiak, %32,7.
Belgikako turismoaren pisua Euskadin diren sarrera guztietan %1ekoa da eta nazioarteko 8. merkatua da.