
Dopinaren aurkako kontrolak %34 areagotu ditu Eusko Jaurlaritzak 2014an
- Dopinaren Aurkako Euskal Agentziak (DAEA) ia bikoiztu egin du irteera kopurua: 24 irteera 2013an, 47 2014an
- 252 gernu-lagin jaso ziren 2014an, aurreko urtean baino 65 gehiago
- 2015ean 300 lagin jasotzea du helburu DAEAk
- Kiroleko Dopinaren aurkako Legea aldatu egingo da, WADAren (Dopinaren Aurkako Mundu Agentzia) irizpideetara egokitzeko
Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendari Jon Redodndok, Dopinaren Aurkako Euskal Agentziaren (DAEA) 2014ko balantzea aurkeztu du gaur goizez. Agerraldian, iaz jasotako gernu-laginen kopuruan eta burututako irteeren kopuruan izan den hazkundea nabarmendu du Jon Redondok. 2013an 187 lagin hartu baziren, 2014an 252 izan ziren, %34,8 gehiago. Bestalde, egindako irteeren kopurua ia bikoiztu egin zen: 24 irteera 2013an, eta 47 2014an. Era berean, kontrolak egin zaizkien kirol modalitateak ere ugaritu egin dira: 10 kirol modalitate 2013an, eta 16 iaz.
|
2013 |
2014 |
Laginak |
187 |
252 |
Irteerak |
24 |
47 |
Kirol modalitateak |
10 |
16 |
Jon Redondok gogorarazi du, datuek argi erakusten duten eran, legealdi honetan dopinaren aurkako kontrolak ugaritzeko egin den ahaleginak, legealdiaren hasieran erakutsitako konpromisoari erantzuten diola. Era berean, kiroletik dopina ezabatzeko Jaurlaritzak duen borondatea ere erakusten du, kirolean joko garbiaren aldeko apustu eginez.
2011-2014 bilakaera
|
Laginak |
Irteerak |
Kontrakoak |
Modalitateak |
2011 |
124 |
19 |
5 |
10 |
2012 |
119 |
19 |
4 |
9 |
2013 |
187 |
24 |
4 |
10 |
2014 |
252 |
47 |
4 |
16 |
Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren menpeko Dopinaren Aurkako Euskal Agentziak orotariko kirol jardueretan egiten ditu testak: lehiaketa pribatuetan, euskal federazioek kudeaturiko konpetizioetan, Euskadiko Txapelketetan eta Euskadik burutzen diren Estatuko edo nazioarteko probetan. Era berean, BAT-Basque Team fundazioko kirolarien jarraipena eta kontrola ere egiten du.
2014an, DAEAk hainbat kirol elkarterekin izan ditu hitzarmenak, haiek antolaturiko kirol probetan beronek burutu ditzan dopinaren aurkako kontrolak: ARC (Arraunaren Kantauriko Elkartea), Kontxako Estropadak, eta WAKO Europe (World Association of Kickboxing Organizations).
2014ko emaitzak
2014an jasotako 252 laginetan, 15 emaitza atipiko atzeman dira. Hauen artean, 4 emaitza kontrakoak izan dira (dopin kasu positiboak), eta gainerako 11 emaitzak kasu irregularrak deiturikoen artean kokatzen dira. Kasu irregulartzat hartzen dira, analisian medikuaren aginduz hartutako sustantziaren bat erakusten duten kasuak, edo eta laborategiko emaitzek positibotzat jotzeko adina ziurtasun ematen ez duten kasuak. Azken kasu irregular hauei jarraipena egiten zaie berariaz.
Jaso ziren 252 gernu-lagin horietatik, 190 lagini EPOa atzemateko proba egin zaie, oinarrizko analisiez gain (%75,4). 2013an, jasotako 187 laginetatik 93ri egin zitzaien EPOaren proba (%49,7)
2014ko lau kontrako kasuak, honako kirol proba hauetan atzeman ziren:
- Santikurtz Klasikoa. Legazpi. Afizionatuen txirrindularitza. Atzemandako sustantzia: EPO rekonbinantea.
- Euskadiko Harri txiki Txapeketa. Aia. Herri kirolak. Atzemandako sustantzia: Terbutalina
- Euskadiko Gizon-proba txapelketa. Nabarniz. Herri kirolak. Atzemandako sustantzia : Benzoilecgonina
- Gasteizko Maratoi erdia. Gasteiz. Atletismoa. Atzemandako sustantzia : efedrina
2014an kontrolak egin diren kirol modalitateak, eta horietan jaso diren lagin kopurua:
Atletismoa 30 lagin
Atletismoa, krossa 8
Errepide txirrindltz. 59
Mendiko txirrindltz. 3
Ziklokrossa 10
Triatloia 11
Duatloia 4
Arrauna 84
Mendiko lasterketak 12
Igeriketa 4
Kick Boxing K1 3
Kick Boxing Low Kicking 3
Kick Boxing High Kicking 3
Herri Kirolak, aizkora 6
Herri Kirolak, harria 5
Herri Kirolak, gizon probak 3
2015eko datuen aurrerapena
2015eko lehen bost hilabeteetan, DAEAk 12 irteera egin ditu, eta irteera horietan 6 kirol modalitatetako 47 lagin hartu. Dena den, Agentziak 2015 honetan 300 lagin jasotzera iristeko helburua du.
2015 (maiatzaren 31 arte) |
|
Laginak |
47 |
Irteerak |
12 |
Modalitateak |
6 |
2015eko maiatzaren 31 arte, honako kirol proba hauetan egin ditu DAEAk dopinaren aurkako testak:
Kirol proba |
data |
Modalitatea |
Lekua |
Lagin kop. |
Elgoibarko Nazioarteko Krossa |
I-25 |
Atletismoa, Krossa |
Elgoibar |
5 |
Master Laudio Klasikoa |
II-14 |
Txirrindularitza |
Laudio |
2 |
Ermuko Duatloia |
II-21 |
Duatloia |
Ermua |
4 |
Ereñoko Udala Saria |
III-1 |
Errepide txirrindltz. |
Ereño |
3 |
Aitzondo Klasikoa |
III-8 |
Errepide txirrindltz. |
Asteasu |
4 |
Ereño Master Saria |
III-14 |
Errepide txirrindltz. |
Ereño |
3 |
Trofeo Eusebio Vélez |
IV-19 |
Errepide txirrindltz. |
Durana |
5 |
Lazkaoko Proba |
IV-25 |
Errepide txirrindltz. |
Lazkao |
3 |
Izarraitzko Mendi Lasterketa |
IV-25 |
Mendiko lasterketa |
Azkoitia |
3 |
Santikurtz Klasikoa |
V-1 |
Txirrindularitza |
Legazpi |
6 |
Loinaz Saria |
V-23 |
Txirrindularitza |
Beasain |
3 |
Bilboko Triatloia |
-30V |
Triatloia |
Bilbo |
6 |
Dopinaren aurkako Legea egokitzea
Une honetan, Eusko Jaurlaritza 12/2012 Legea, Kiroleko Dopinaren aurkako Legearen aldaketa tramitatzen ari da. Aldaketa honek, WADAk (Dopinaren Aurkako Mundu Agentzia) osatu duen Kodearen irizpideetara egokitzea du helburu.
Lege aldaketaren bidez, Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia aitortuko da Euskadin dopinaren aurka aritzeko organo espezializatutzat. Gainera, honako berrikuntza hauek ere jasotzen ditu:
- Zigor berriak: nahitako dopinak zigor bikoitza behar duela premisa nagusi hartuta, WADAren 2015eko kodeak 2 urtetik 4 urtera luzatzen du kirol-etenaldia, baldin eta kirolariak edo honen laguntzaileek arau-haustea egin dutela jakitun egin badute zigorra jaso duen jokabidea.
- Arau-hauste berriak. “Konplizitatea”. Kodeak jokabide hau honela definitzen du: dopinaren aurkako arauak nahita hausteko “laguntza ematea, adoretzea, akuilatzea, kolaboratzea, azpilana egitea edo ezkutatzea”.
“Debakaturiko elkartzea”: Kodeak debekatu egiten dio kirolariari dopinarekin loturiko jokabide bategatik zigortua edo kondenatua izan den edozein laguntzailerekin lan egitea, dela medikua, dela entrenatzailea.
Kiroleko Dopinaren aurkako 12/2012 Legearen aldaketa 2015eko uda ondoren Eusko Legebiltzarrera eramatea aurreikusten da.
-
2015-08-03
Comentario de Twitter:
RT @salamancainef: Un positivo en la última edición de la Media Maratón de Vitoria Gasteiz http://t.co/q3JeyZtfLC #Efedrina Alguna pista? -
2015-06-08
Comentario de Twitter:
Buenas noches @AEPSAD Me gustaría conocer estos nombres: http://t.co/q3JeyZtfLC Pero la web de #Sanciona2 lleva tiempo fuera de servicio -
2015-06-08
Comentario de Twitter:
El gobierno vasco incremento los controles antidopaje durante 2014 http://t.co/6KkljLE4Ed -
2015-06-08
Comentario de Twitter:
Un positivo en la última edición de la Media Maratón de Vitoria Gasteiz http://t.co/q3JeyZtfLC #Efedrina Alguna pista?