
1
Lehendakariak Indiako enbaxadorea hartu du
Iñigo Urkullu lehendakariak Indiako enbaxadore D Vikram Misri hartu du gaur goizean Ajuria Enean. Indiako ordezkaritzaren parte izan da, halaber, hango enbaxadako Merkataritza eta Ekonomia arduraduna, Shashwati Ayra.
Lehendakariak Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza izan du bilera-lagun.
Vikram Misrik askotariko kargu diplomatikoak bete ditu: Kanpo Arazoetako Ministerioan, esaterako, bai eta Indiak Bruselan, Tunisen, Islamabaden, Washington DC-n eta Kolonbon dituen misioetan ere. Indiako kontsul nagusi gisa ere aritu da, Munichen. 2014ko abuztutik hona, Indiako enbaxadorea da Espainian.
Iruzkin bat
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan