Berriak Osasuna
Eu

2.000tik gora eskari jaso da epea zabaldu eta lehenengo lau orduetan, Osakidetzako 2014-2015 Lan Eskaintza Publikoan parte hartzeko

2015.eko ekainak 04

Frogak udazkenean burutuko dira eta eskabideak uztailaren 3ko 14:00 arte bidali daitezke, Osakidetzaren webgunera

 

Epea zabaldu eta lehenengo lau orduetan, 2.000tik gora eskari jaso da 2014-2015 Lan Eskaintza Publikoan parte hartzeko. Atzo bertan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren lan-eskaintza honen deialdiaren oinarri orokorrak eta espezifikoak. Guztira, 1.014 lanpostu eskaintzen ditu: hau da, legeriak baimendutako gehienekoa.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak, José María Armentiak, nabarmendu duenez, lehen orduotako eskabideen kopurua bera da lan-eskaintza honen garrantziaren eta beronek pizturiko interesaren adierazgarririk gardenena. Gogoratu duen bezala, oraingo hau Osakidetzak aurten eta datorren urtean guztira proposatuko dituen hiru lan-eskaintza publikoetako bat baino ez da, guztira 2.000 lanpostu direlarik. «Zalantza izpirik gabe, eskaintza garrantzitsua da, oso, Osakidetzako pertsonala gaztetzeko, eta ikasketak amaitu eta lanean hasi nahi duten euskal gazteen artean osasun-lanpostuen alde egiteko», azpimarratu du.

Kategoriaren arabera, gaur goizeko 9etatik 12ak bitartean jasotako eskabideak honela  banatzen dira:  

Kategoria

 

Familiako medikua LMAT

87

 Pediatriko medikua LMAT

11

Erizaina

567

Fisioterapeuta

48

Emagina

25

Laborategiko teknik. espez. 

140

Erizaintzako laguntzailea

500

Administrari laguntzailea

547

Zeladorea

387

Guztira

2.312

                                                 

Atzo bertan ezagutzera eman zenez, lanbide-kategoriak arestiko taulan agertzen diren bederatziak dira. Beste kategoriak 2016ko lan-eskaintza publikoan sartuko dira, non beste mila bat lanpostu aurreikusi baitira.

Lanpostuen kopurua kategoria bakoitzaren arabera ezberdina da: Erizaintzan 288 eskeintzen diren bitartean, familiako mediku eta pediatren kasuan, 167 dira lanpostuak. Administrari laguntzaileen atalean, berriz, 192, eta beste horrenbeste Erizaintzako laguntzaileei dagokienez. Guztira, esan bezala, mila lanpostutik gora.                                             

Eskaintzaren berritasunen artean, honako hauek nabarmentzen dira:  hautaketa-prozesuaren gardentasuna bermatzera zuzenduriko neurriak egituratzea; berme-neurri bat sartu izana, alegia,  izangaiek behin-behinekoz esleitu zaien puntu-kopurua berrikusteko eskatu ahal izan dezaten, helmuga aukera duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratu aurretik; eta frogak aukerako erantzunek osaturiko galdetegi baten bitartez egingo direla, okerreko erantzunentzako zigorrik gabe.

 

Informazio gehiago hemen: www.osakidetza.euskadi.eus helbidean edo 945006150 telefono zenbakian

 

                            Gasteiz, 2015eko ekainaren 4a

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko ekainak 10

    1250€ el curso de preparación .... Es todo tema económico ...., 6000 personas desesperadas apuntándose ... Y se enorgullecen de eso???, una ope pensada en el rejuvenecimiento de la plantilla de Osakidetza, y los veteranos???, los que estamos al pie del cañón todos los días con un trabajo desorbitado???, no nos hemos ganado ya un derecho s plaza??, cuando una ope pensada en nosotros????

  • @djjacomenorato
    2015.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @DJacomeNorato: Más de 2.000 solicitudes en las primeras 4 horas desde la apertura del plazo de inscripción en la OPE de #Osakidetza htt…

  • @DJacomeNorato
    2015.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    Más de 2.000 solicitudes en las primeras 4 horas desde la apertura del plazo de inscripción en la OPE de #Osakidetza http://t.co/t1AC62n65C

  • @HUAospitalea
    2015.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    Más de 2.000 solicitudes en las primeras cuatro horas desde la apertura del plazo de inscripción en la Oferta de... http://t.co/l27VPh3jSQ

  • @HUAospitalea
    2015.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    2.000tik gora eskari jaso da epea zabaldu eta lehenengo lau orduetan, Osakidetzako 2014-2015 Lan Eskaintza Publ... http://t.co/VcOc93MLSO

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)