Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak adierazi du terrorismoaren biktimen elkarteekin izandako bilera eraikitzailea eta emankorra izan dela

2015.eko ekainak 04
  • Sentsibilitate eta proposamen anitzak islatu dituzten hamaika elkartek hartu dute parte
  • Batzarra modu atseginean igaro da eta hausnarketak zein kezkak plazaratzeko balio izan du

Iñigo Urkullu lehendakariak bilera diskretu bat egin du gaur arratsaldean, Estatu osoko terrorismo-biktimen elkarteetako ordezkariekin. Elkarteoi erakundeen aintzatespena agertzeko eta haiekin batera «Biktimak eta Gizartea» gaiari buruz hausnartzeko balio izan lan-sai hau aberasgarria eta emakorra izan dela uste du Jaurlaritzak. 

Gaur arratsaldean Lehendakaritzan egin den bileran, biktimen 11 elkartek hartu du parte. Han, aukera izan dute dituzten iritzi eta bizipenen berri emateko lehendakariari. Batzarra giro atseginean garatu da eta agerian geratu dira sentsibilitate eta proposamenen aniztasuna.  Jaurlaritzak entzun, eta aintzat hartu ditu bileran adierazitako kezkak. Orain, espero du biktimen eta gizartearen arteko elkarreraginean sakontzeko aukera izatea. 

Lan-saioan honako elkarte hauek hartu dute parte: Terrorismoaren Biktimen Extremadurako Elkartea, Andaluziakoa, Kanariar Uharteetakoa eta Valentziakoa. Halaber, Terrorismo Biktimen Santiago Apostol Elkartea, AVT, APAVT, ASERFAVITE, ZAITU, COVITE eta 11M elkarteak. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2015.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco manifiesta que el encuentro mantenido con asociaciones de víctimas del terrorismo ha sido cons... http://t.co/k0nkwwt3dQ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)