Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Lehendakariak espero du Gipuzkoan eta Euskadin ireki den ziklo berriak fidagarritasun ekonomiko handiagoa sortzea

2015.eko ekainak 05
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak amaiera eman dio ADEGIk urtero antolatzen duen «Enpresa Eguna»ri. Etorkizunean konfiantza agertu du enpresari gipuzkoarren ordezkarien aurrean. 

«Gipuzkoan eta Euskadin ireki den aro berriak fidagarritasun handiagoa sortuko duen uste osoa agertu nahi dizuet gaur. Erakundeok enpresekiko gertutasun handiagoa erakutsiko dugu; gehiago lehenetsiko dugu ekonomiaren eta enpleguaren susperraldia, eta elkarrizketa eta adostasun publiko-pribatuko eredua indartuko» adierazi du Urkulluk. Orobat, enpresa-kultura berri baten alde agertu da, «ongizate-estatuaren euskarri» gisa.

Lehendakariak Euskadiko ekonomiari buruzko baikortasuna adierazi du, baina «gehiegizko optimismorik gabe», nahiz eta ziur da «bide onetik goazela eta erakundeen egonkortasuna jarraitu behar duela gure hazkundearen eta garapenaren berme-oinarria izaten».

Halaber, balioa ekarri nahi izan die Inbertsioko, Berrikuntzako eta Nazioartekotzeko planei, non, Basque Industry 4.0 Planean eta Zientzia eta Teknologia eta Berrikuntza 2020 Planean bezala, parte hartzen baitute ekimen pribatuak eta Merkataritzako Ganberek ere.

Hitzaldian, Urkulluk beste behin egin die Euskadiko gazteria aintzat hartzeko eta haien proiektuetan sartzeko deia enpresariei. Gizarte-mailako premia, eta indartzen jarraitu beharreko helburua, etorkizuna bermatu nahi bada behinik behin. 

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Ángel Toña ere bertaratu dira Miramon Teknologia Parkera, Gipuzkoako enpresarien urteko topaketan izateko. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2015.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari confía en que el nuevo ciclo que se abre en Gipuzkoa y Euskadi genere mayor confianza económica http://t.co/XeA1a2j7ws

  • ana
    2015.eko ekainak 08

    eres un clak , le doy todo mi apoyo a usd sr lehendakari @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)