Berriak
Eu

Lehendakariak adierazi du egungo eta etorkizuneko apustua biktimen eta gizartearen arteko batasuna lantzea dela

2015.eko ekainak 05
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Lehendakariak adierazi duenez, biktimei alferrik eragindako kaltea aitortzea eta era guztietako indarkeria gaitzestea da etorkizuna eraikitzeko «gutxieneko etikoa»
  • Lehendakariak autokritika egin du 1970eko eta 1980ko hamarkadetako terrorismoaren biktimei erantzuna «berandu» eman izanagatik
  • «Terrorismoaren biktimak eta gizartea» gaia jorratu dituen lan-jardunaldi batean, 120 terrorismoaren biktima eta 50 bat gizartearen ordezkari elkartu dira 

Iñigo Urkulluk adierazi du ezinbestekoa dela, biktimen politikak hobetzeko, «biktimen eta gizartearen arteko interakzioa eta bat-egitea». Gipuzkoako Merkataritza Ganberan egindako hausnarketa- eta lan-jardunaldian, 120 lagun baino gehiago elkartu dira: terrorismoaren biktimak eta elkarteetako zein gizarteko 50 ordezkariak. Bertan, lehendakariak adierazi du bat-egite horren alde lan egitea dela Jaurlaritzaren borondatea. 

Topaketa Jaurlaritzak antolatu du, «aintzatespen instituzional» gisa. Urkulluk esan du hobetu behar direla alor horretako politika publikoak, eta hiru oinarri direla ezinbestekoak: biktimak eta gizarteak bat egitea, hausnarketa autokritikoa eta gutxieneko etiko bat defendatzeko ausardia. 

Batasuna da helburua

“Batasun” kontzeptua da egia, justizia eta kalte-ordainak jasotzen duten politika publikoekin jarraitzeko «ardatza». “Batera” hitza eta ideia barneratuta dago jada, lehendakariaren esanetan, Jaurlaritzak landutako proiektuetan, besteak beste, “Adi-adian”, “Gertu”, “Udalerrietako erretratuak” edo “Eraikiz” programetan.

Hausnarketa autokritikoa

Lehendakariak esan du autokritika egin beharra dagoela eta aitortu du berandu etorri dela «biktimek merezi duten sentiberatasuna eta erantzuna». Urkulluren esanetan, nolabaiteko «hutsartea» gertatu zen ETAren, GALen eta Batallón Vasco Españolaren biktimei eskainitako arretan, batez ere 1970eko eta 1980eko hamarkadetan. Bere esanetan, autokritika beharrezkoa da kasu honetan, eta, horrenbestez, Eusko Jaurlaritzaren izenean barkamena eskatu du «lehenago erreakzionatu ez izanagatik». 

Etorkizuna oinarri etikoen gainean eraikitzen

Iraganari begiratu ostean, Urkulluk gogorarazi du gaur ETAren mehatxurik gabe bizi garela, eta etorkizuna eraikitzeko garaia dela. «Baina etorkizuna eraikitzeko ezin dugu iragana argitu gabe aurrera egin, errekonozimendurik gabe edota gertatutakoari kritikarik egin gabe», azaldu du.  «Etorkizuna eraikitzeko gutxieneko etikoak zehazteko, ezinbestekoa da biktimei alferrik eragindako samina aitortzea, baita terrorismo modu guztiak eta terrorismoa legitimatzeko ahaleginak gaitzestea ere», baieztatu du.

Eztabaida 

Lan-jardunaldia gaur goizeko bederatzietan hasi da. Lehendabizi, lehendakariak egin du hitzaldia, eta, ondoren, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko presidenteak, José Luis de la Cuestak. Ondoren, eztabaida-dinamika bati ekin diote parte-hartzaileek: zazpi-zortzi bat lagunez osatutako zirkuluetan biktimek gizartean zer zeregin izan behar duten landu dute. 

Saiootan terrorismoaren biktimek parte hartu dute, baita terrorismoaren biktimen elkarteetako ordezkariek ere (Extremadurakoak, Andaluziakoak, Kanarietakoak edota Valentziakoak). Tankera horretako elkarte gehiago ere izan dira: Santiago Apostol Elkartea, AVT, APAVT, ASERFAVITE, ZAITU, COVITE eta 11M, konparazio batera. 

 

 

Andoitz Kortaren testigantza

        

Patxi Elolaren testigantza

Miguel Folgueraren testigantza

        

Beatriz Susaetaren testigantza

Jorge Motaren testigantza

        

Natividad Astudilloren testigantza

Joaquin Vidalen testigantza

        

Roberto Fernándezen testigantza

Lucía Jiménezen testigantza

 

Barbara Duhrkopen testigantza

Iñaki Garcíaren testigantza

 

Joseba Imanol Markaidaren testigantza

Andoitz Kortaren erantzunak kazetarientzat

 

Angeles Pedrazaren erantzunak kazetarientzat

Asun Olaetaren erantzunak kazetarientzat

 

Pili Zabalaren erantzunak kazetarientzat

16 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @macpetri
    2015.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: RT @fernandezjonan: La apuesta de presente y futuro es promover la unión entre víctimas y sociedad http://t.co/aESJ7i9XLE

  • @macpetri
    2015.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: El lehendakari afirma que la apuesta de presente y futuro es promover la unión entre víctimas y sociedad http://t.co/j5

  • @djjacomenorato
    2015.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: El lehendakari afirma que la apuesta de presente y futuro es promover la unión entre víctimas y sociedad http://t.co/j5

  • @JulianForli
    2015.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: El lehendakari afirma que la apuesta de presente y futuro es promover la unión entre víctimas y sociedad http://t.co/j5

  • @eajpnvgipuzkoa
    2015.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: El lehendakari afirma que la apuesta de presente y futuro es promover la unión entre víctimas y sociedad http://t.co/j5

  • @imanollasa
    2015.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: El lehendakari afirma que la apuesta de presente y futuro es promover la unión entre víctimas y sociedad http://t.co/j5

  • @ibonebengoetxea
    2015.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: El lehendakari afirma que la apuesta de presente y futuro es promover la unión entre víctimas y sociedad http://t.co/j5

  • @FernandezJonan
    2015.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    Egungo eta etorkizuneko apustua biktimen eta gizartearen arteko batasuna lantzea dela http://t.co/eNbQlIRP9e

  • @FernandezJonan
    2015.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    La apuesta de presente y futuro es promover la unión entre víctimas y sociedad http://t.co/j5NXkVfmxM

  • @mangelesky
    2015.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: El lehendakari afirma que la apuesta de presente y futuro es promover la unión entre víctimas y sociedad http://t.co/j5

  • @FernandezJonan
    2015.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak adierazi du egungo eta etorkizuneko apustua biktimen eta gizartearen arteko batasuna lantzea dela http://t.co/ue7gbLFfFg

  • @nmelg
    2015.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: El lehendakari afirma que la apuesta de presente y futuro es promover la unión entre víctimas y sociedad http://t.co/j5

  • @FernandezJonan
    2015.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari afirma que la apuesta de presente y futuro es promover la unión entre víctimas y sociedad http://t.co/j5NXkVfmxM

  • @anamarti4
    2015.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari afirma que la apuesta de presente y futuro es promover la unión entre víctimas y sociedad http://t.co/kSCsCmMGGy

  • ana
    2015.eko ekainak 05

    pues me alegro muchisimo a por todasss sabes que estoy siempre a su lado en todo momento mi apoyo a usd es fundamental , eres mi lehendakari favorito y me lo demuestas todos los actos y a mi en los ciudadanos de EUSKADI eres un clak @iurkullu feliz fin de semana yo estare en GANDIA no vere a FABRA el domingo

  • @IzaskunBilbaoB
    2015.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    @iurkullu La apuesta de presente y futuro es promover la unión entre víctimas y sociedad http://t.co/Te7pLaddEI

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)