Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Elgoibarren ospatuko den Euskal Eskola publikoaren jaiaren ospakizuna dela eta

2015.eko ekainak 04

Euskotrenek Bilbao – Elgoibar eta Donostia – Elgoibar lineetako trenen ohiko zerbitzua indartuko du, ekainaren 7an Elgoibarren ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren jaia dela eta.

DONOSTIA → ELGOIBAR     

Egun osoan zehar trenak egongo dira edozein jai egun bezala. Horrez gain Amaratik 9:27an, 10:27an eta 11:27an zerbitzu gehigarriak irtengo dira Toletxegaineraino eta Toletxegainetik Amarara 17:44an, 18:44an eta 19:44an

BILBAO  → ELGOIBAR   

Jaiegunetako ohiko zerbitzuaz gain, zerbitzua indartu egingo da Atxuritik Elgoibarreraino tren bereziekin ondorengo orduetan: 9:25, 10:25 eta 11:25. Era berean, Elgoibartik irtengo diren zerbitzu bereziak egongo dira 17:31n, 18:31n eta 19:31n Bilboraino.
Ermua eta Eibar arteko zerbitzua ohikoa izango da, trenak 10, 20 eta 30 minuturo izanik

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain geltokietan eta geralekuetan informazioa eska dezakezue eta baita Konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta Twitter helbide honetan, @euskotrenEJGV.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko