Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak “Itsasadarraren magia– 35 urte bizia sortuz” erakusketa jasoko du

2015.eko ekainak 04

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin eta Itsas ikerketarako zentro teknologikoarekin batera antolatutako ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren, URA – Uraren Euskal Agentziaren, Bilboko Portuaren eta Iberdrolaren laguntza du.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak, Itsasadarraren irudia eraldatu eta, herritar guztien gozamenerako bere ingurunearen gune egituratzaile berri bilakatu duen Osoko Saneamendu Planaren 35 urteei buruzko ikus-entzunezko erakusketa interaktiboa jasoko du urriaren 31ra arte.

Itsasadarraren magia– 35 urte bizia sortuz” ekimena gaur goizean aurkeztu da Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, eta bertan egon dira Jose Ángel Corres jauna, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko presidentea, Ibon Areso Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko presidentea eta Bittor Oroz, AZTI zentro teknologikoko presidentea. Bittor Orozek gogoratu du 1989tik AZTIk duen Osoko Saneamendu Planan parte hartzen duela “zehaztasun zientifikoa erantsiz itsasadarraren ingurumen zainketa lanen bitartez " eta nabarmendu du “erakusketa honen garrantzia, ikerketa gizarteratzeko eta aberastasun-sortzailea bezala aurkezteko”.

AZTIk, Osoko Saneamendu Planak martxan jarritako neurrien eraginkortasuna ebaluatzeko jarraipen azterlanak egiten ditu. Horrela, UPV/EHU-rekin elkarlanean, arduratzen dira ingurumen zainketa lan hori egiteaz. Urtero kanpainak eta laginketak egiten dira Itsasadarraren egoera eta bilakaera ebaluatzeko, uraren kalitatea, sedimentuak, fauna eta landaredia aztertuz.

Itsasadarraren magia” erakusketa dibulgazio izaera nabarmena du eta itsasadarraren ingurumen egoera ona egiaztatzeko, AZTI-ko teknikari batekin itsasontzian ibilbidea egiteko aukera eskaintzen du. Itsasadarretik egingo diren ibilbide horiek doakoak dira, eta ekainean, uztailean, irailean eta urrian egingo dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)