Berriak
Eu

Elvira Cortajarena Iturrioz Ordezkaria España Fundazioaren Zuzendaritza Kontseilu kide berrian bihurtu da

2010.eko uztailak 09

Elvira Cortajarena Iturrioz Eusko Jaurlaritzako ordezkaria Buenos Aireseko España Fundazioaren Administrazio Kontseiluko kide berria gisa izendatu dute. Erakunde honetako Ohorezko Lehendakari Rafael Estrella Pedrola Espainiako Enbaxadorea da. Fundazio honen helburu nagusia Argentinan bizi diren espainolen gabezia ezberdinei aurre egiteko erakundeetatik erantzun bat prestatzea da.

Buenos Airesko Espainiako Enbaxadan ospatutako Ohiko Administrazio Kontseiluan Javier Calviño Pazos, Espaniako Nazioarteko Lankidetza Orokorreko koordinatzailea Argentinan,- AECI; Jordi Font, Gobernuko Katalaneko Ordezkaria; Eduardo Cerro Godinho, kontsul burua; Antonio Prats Marí eta Julio Olmos Lablanca, espainiar Enbaxadako Kultura, Lana eta Inmigrazio ordezkariak; Horacio Cristan, Gas Naturaleko Zuzendaria; Guillermo Ambrogi, Espainiako Merkataritza Ganberako Zuzendaria; Jose Manuel Bestiro, Hispania-Argentinako Profesionalen Erakundeko Zuzendaria; eta Felipe Andreu eta María Teresa Michelon, espainiar gizataldeetako ordezkariak bildu ziren.

1991ean Espainiako Enbaxadaren ekimen bati esker fundatu zen erakunde hau. Honen erronka zahartzaroa bizitzen ari idiren lagunei estimulazio kognitiboa bultzatu helburu duten ekintzen eskaintza zabaltzea da. Hala nola jarduera hauek aurrera ateratzeko beharrezkoak diren azpiegituren moldaketan lana da erakundearen beste  xedeetako bat.

Gainera, azken urteetan, gizatalde espainolaren etorkizuna indartzeko asmoz bi lan esparru berri zabaldu dira gazte eta emakumeei zuzendua. Gaur egun gazteen parte hartzea ahalbidetzeko jatorri espainoleko gazteentzako kongresuak egiteko baliabideak martxan jarri dira. Emakumeei dagokionean berdintasuna lantzea helburu duten ekimenak jarri dira abian.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria